2010/12/29

IRAKUR GIDA

Urtero bezala, Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko Haur Liburu Mintegiak argitaratzen du Irakur Gida. Euskaraz argitaratzen diren ia liburu guztiak irakurri ondoren, taldeak baloratu eta sailkatu egin ditu. Beraz, Mintegiak selekzio bat eskaintzen du urtero Haur eta Gazte literaturan kaleratu diren euskarazko liburu onenekin. Klik egin hemen gida irakurtzeko edota jeisteko.

2010/12/12

ANTTON ETA HOSTOAK

Zein polita den udazkena eta bere hostoak! Anttonek helburu bat dauka: hosto guztiak biltzea. Baina haizea harrotu da eta hosto bat biltzea abentura bat bihurtu da.
Liburu hau erraz irakurtzen da eta haurrarekin aztietara jolasteko aukera emango digu. Zer gertatuko den hostoarekin?

Ole Könnecke
Itzultzaileak: Lola Erkizia eta Inazio Mujika Iraola
Aberdania argitaletxea 2008
32 orrialde
Formatoa 25x25




2010/12/10

ESKOLAREN BITARTEZ MUNDUA ALDA DEZAKEGU?

Magisteritza ikasten hasi nintzenean irakaskuntzaren bitartez mundua aldatu al zela pensatzen nuen, badakizue, gaztaroaren itxaropena Orain gizarteak eskola aldatu duela argi daukat, badakizue, zahartzaroaren errealitatea. Zaila da errealitatea eta itxaropenaren arteko erdiko puntua aurkitzea, baina bilatu behar dugu. David Duran-en artikulu interesgarri bat irakurri dut; "¿SOLOS ANTE EL PELIGRO? LAS GAFAS QUE NOS IMPIDEN VER LA IMPORTANCIA DE LAS INTERACCIONES ENTRE LOS ALUMNOS": "Aunque partamos de la convicción - yo la tengo- de que nuestras escuelas debn contribuir, en su medida, a mejorar la sociedad, debemos admitir sin embargo que la sociedad que nos ha tocado vivir potencia el individualismo y la competividad. [...]Si finalmente nos desacemos de las gafas de la competencia y la individualidad, compartiremos con nuestros alumnos la capacidad de enseñar, creando aulas más democráticas y futuros ciudadanos capaces no sólo de aprender a lo largo de su vida, sino también de enseñar".
 Artikulua luzea da, baina merezi du errealitatea eta itxaropenaren arteko erdiko puntua aurkitzeko. Gure ikasleek asko dute esateko eta metodologia kooperatibo baten bitartez, hau da, proiektuak, bere hitza entzun dezakegu.

2010/12/02

EUSKARA ETA ESKOLA2.0

Gaur egun web 2.0 dela eta, gero eta errekurtso gehiago ditugu klasean euskaraz aritzeko. Hona hemen ipuinak ikusteko eta entzuteko, poemak, dokumentalak ...
Zabal dezagun euskara mundura eta gure herriko plazara!