2012/03/25

ALFREDO HOYUELOS

Aurreko ostegunean Alfredok DOKUMENTAZIOAri buruz emandako mintegi bat bukatu genuen. Benetan asko ikasi dut mintegi honetan. Dokumentatzea ez da argazkiak ateratzea, haurren prozesuak familiei, eskolari eta haurrei ezagutzera ematea baizik. Bide batez gu geuk haurren dugun irudia, eskolaren irudia (lehenego eta bigarren azala) eta eskolaren irudia aurkezten dugu. Horrek hausnarketarko bide bat irekitzen digu eta honen bitartez gure lana hobetzeko aukera dugu. MILA ESKER!!

2012/03/06

Martinet Ripollet

Aurten berriro izan dugu Martinet eskolako irakasleak entzuteko plazerra. Beraien esperientzia benetan lagungarria da.Beraien ekarpena niretzat suposatu duena hiru hitzetan laburtu nahi nuke:
  • AUSARDIA : guztiok geure buruari jartzen dizkiogun mugak apurtzeagatik eta nahiz eta askok ez ulertu, proiektu berritzaile bat eskolan txertatzeagatik.
  • HAUSNARKETA: eguneroko lanari bizia emanez, lan errutinario egin gabe eta  eguneroko uneak disfrutatuz etorkizunera begiratuz.
  • ERRESPETUA: sakona haurren prozesuetan eta beraien proiektua ulertzen ez dutenengan.