2013/06/24

PaTio BaTeN aMeTSa

Hona hemen Girona-ko eskola baten elkarlaneko proiektua. Bertan Hezkuntz Komunitateko partaide askok ( guraso, ikasle, irakasle...) beraiek amets egin duten patioa partekatu eta gero lanari ekin diote eta aurrera eraman dute.
noupaticastellum from CoCreable on Vimeo.

2013/06/23

Pikler-Loczy Elkartea

 
Berri onak; EHko Pikler-Loczy Elkartea sortu da eta hona hemen beraien  web gunea: piklerloczy.org Bertan bazkideak egin gaitezke eta informatzio oso interesgarria aurki dezakegu: artikuluak, bideoak, materialak eta formakuntza.

2013/06/09

eSKoLa, GiZa eRLaZioaK eTa eMoZioaK

Emozioak ezagutzea zenbakiak ezagutzea bezain garrantzitsua da; edo agian gehiago. Zeri ematen diogu lehentasuna eskolan? Jakin badakigu eskoletan emozioak lantzen baditugu, zenbakiak eta hainbat edukiak hobe ikasiko dituztela. Aukera gehiago emanen diegu zoriontsuak izateko.

2013/06/08

PIKO PIKO

Betiko jolasa da, baina ikasleek izena aldatu diote eta "come cocos" diote. Berdin dio. Zein jolas polita, zein erraza egiteko eta noski, irakasleen ikuspuntutik, zenbat gauza landu ditzakegu: testu deskribatzailea (nola egiten den); psikomotrizitate fina (tolestu eta mugitu arazi); zenbaketa (esan zenbaki bat) eta geometria (karratuak eta triangeluak); idazketa (triangelu bakoitzaren azpian idatzitako "sorpresa") eta irakurketa (idatzitako "sorpresa"). Jolasa bukatu eta gero lagunen atzetik galdezka ibiltzen dira: Esan zenbaki bat? Ze kolorea nahi duzu? Eta sortzen diren bikoteak alaitsu jolasten dira.