2014/04/03

Gomak eta seriazioak

Modan jarri dira eta guztiok eskumuturrean daramatzagu. Motibazio jadanik bazegoen eta gelako haur batzuk eskumuturrak egiten bazekiten eta prest zeuden gainentzekoei eraskustera.
Txinoetara joan, kolore desberdinetakoak erosi eta gelako asanbladan azaldu: "gaur gomekin matematilkak egingo ditugu. Eskumuturrak egiteko koloreek orden bat izango dute". Eskumutur tailerra harrakastatsua izan zen, matematikaz gain psikomotrizitate fina ere landu genuen.

2014/04/02

PUAAGGG!!


Marisa bere baserrian bizi da, animaliez inguratuta. Marisak tortilla du gustoko. Hauek egin ahal izateko bost oilo ditu baserriko lurretan aske. Baina.. PUAGG!! Zertan ibili dira oilo hauek?
Oso liburu dibertigarria non onomatopeiak, errepikapena eta biko errimak estruktura alai bat ematen dizkio.
Eneko Etxegarai eta Eduardo Rodriguez
DENONARTEAN argitaletxea
ISBN 978-84-15756-20-0

Puagg!! from pkeizagirre on Vimeo.