2012/06/11

MARIA MONTESSORI

Montessorik izan lehenetariko bat esan zuena ikasleek giro lasai eta aberats bat behar dutela garatzeko eta ikasteko. Bere pedagogia eta filosofia gaur egun eraginkorra da eta gure geletan mantentzea ikasleentzat onuragarria da.

2012/06/06

HAURREN PARTAIDETZA

Proiektuka lan egitean ikasleen partaidetza funtsezkoa da. Hona hemen R. Hart psikologoak partaidetzari buruz proposatzen duen eskala bat. Zein puntutaraino uzten diogu haurrei erbakitzen?

2012/06/04

ZALDI URDIN BAT MARGOTU ZUEN ARTISTA

Batzutan gure ikasleei gauzak diren bezala margotzea esaten diegu. Baina, zergatik irudimenari trabak jartzen dizkiogu? Liburu honen testuak haurrei artistak izatera animatzen ditu (liburu honen autorea bezala); eta irudiak,  guztiak animaliak ezohiko koloreetan, irudimena hezitzeko aukera ematen du. Benetan politak!
Eric Carle
Manu Gaseni López Itzultzailea
30 orrialde
ISBN:978-84-7681-708-7