2011/11/22

Irakur gida 2010

 Hemen dugu berriro, Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko Haur Liburu Mintegiak argitaratzen du Irakur Gida. Euskaraz argitaratzen diren ia liburu guztiak irakurri ondoren, taldeak baloratu eta sailkatu egin ditu. Beraz, Mintegiak selekzio bat eskaintzen du urtero Haur eta Gazte literaturan kaleratu diren euskarazko liburu onenekin. Klik egin hemen gida irakurtzeko edota jeisteko.
Garai onak dira hauek ikasleei, lagunei, seme-alabei edo ilobei liburu on bat oparitzeko.

2011/11/21

CARLES PARELLADA

Carles PEDAGOGIA SISTEMIKA ezagutuarazteko hitzaldi hunkigarria eman zuen. Pedagogia Sistemikak laguntzen gaitu bai irakasleriari gure burua talde batean kokatzeko, bai haurrak bere burua taldean kokatzeko laguntzeko.
Izandako hitzaldia ikusi nahi baduz egin klik hemen.

2011/10/25

ESKOLA PUBLIKOA GUZTIONA ETA GUZTIONTZAT

Ezin dugu ahaztu Eskola Publikoa dela benetan Giza Eskubidea 26. atalan bermatzen duena (Pertsona orok du hezkuntza-eskubidea. Hezkuntza dohainekoa izango da oinarrizko ikasketei dagokienez behintzat. Oinarrizko ikasketak egitea derrigorrezkoa izango da; heziketa teknikoa eta lanbiderakoa, orokorra; eta denek izango dute goi mailako ikasketak egiteko aukera bera, norberaren merezimenduen arabera.) 

2011/10/17

BURUKO HURA NORK EGIN ZION JAKIN NAHI ZUEN SATORTXOA

Edozein momentua ona da Werner Holzwarth eta Wolf Erlbruch sortutako liburu klasiko hau irakurtzeko. KALANDRAKA argitaletxeak orain dela gutxi beste formato batean argitaratu du.

Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxea from pkeizagirre on Vimeo.

2011/10/03

IKAS KOMUNITATEAK

Iruñean izandako Jaurdunaldi batzuetan RAMÓN FLECHA berriro entzuteko aukera izan nuen. Bera IKAS KOMUNITATEen bultzatzaile garrantzienatariko bat da.
Ikas Komunitate bat ikastetxe bateko eta bere inguruneko gizarte-eraldaketarako eta kultur eraldaketarako proiektu bat da eta pertsona guztientzako informazioaren gizartea lortzea du helburu.
Bizi garen garai honetan horrelako mezua entzuteak, aurrera jarraitzeko indarra ematen du.

2011/09/16

ESKOLA INKLUSIBOA

Ipuin polita bai helduok, bai ikasleak eskola inklusiboaz hausnarketa bat egiteko.

2011/08/22

JOKO HEURISTIKOA 3 URTEKO GELA BATEAN

Ikasturte hasieran, asmo berriak izaten ditugu. 3 urteko gela batean joko heuristikoa egitea bururatu zitzaigun, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan ibilia zen lagun baten esperientzia interesgarria entzun eta gero. Bibliografia bilatu, gelako ezaugarrietara egokitu, eta hementxe duzue ikasturte bateko esperientzia.

2011/05/30

SAKANA ZONALDEKO ESKOLAK

Olazti; Urdiain, Iturmendi eta Arbizu eskolako ikasle eta irakasleak aurten PELUTXE PROIEKTUA aurrera eraman dute. Proiektu telekolaboratibo honen bitartez herriko mugak apurtu dituzte; eskolako ateak zabaldu eta euskara plazara atera.
Mila esker zuen arreragatik!!

2011/05/15

ENANOS Y MASTODONTES

Noizbait liburudendetara sartzen naiz argitaletxeen nobedadeak ikustera. Aurreko egunean liburudendaren beheko apalategian, erdi ezkutaturik liburu hau aurkitu nuen: ENANOS Y MASTODONTES (Edt. Océano)
Animalien argazki izugarriak. Orriak zabaltzen dira eta horrela animalien atal  batzuen (tronpa; hankak; arrautzak...) benetazko tamaina ikusteko aukera dugu. Neurriak lantzeko oso aproposa.
Irudiaz gain, liburua galderaz josita dago, ikasteko gogoak sustatzeko.

2011/05/10

LA PARTE QUE FALTA


Esta obra es un clásico de la literatura infantil. Con un lenguaje e imágenes sencillas nos habla de la búsqueda y la exploración del entorno. Es una metáfora de la vida. En GOOGLE libros puedes ojearlo. El autor del libro, Shel Silverstein es poeta, cantautor, músico, compositor, guionista y reputado autor de libros para niños.

2011/05/08

JOAN ETA GEMMA

Blog honetako aurreko sarrera batean Joan Domènech eta bere liburua "Elogio a la educación lenta" aipatu nuen. Bere liburua gustokoa nuenez, Joanen hitzaldi batetara joan nintzen. Bertan Gemma ezagutu nuen; eta liburuaren filosofia nola eramaten duten praktikara kontatu zidan. Beraiek FRUCTUÓS GELABERT eskolan egiten dute lan eta beraiek egiten duten lana benetan interesgarria eta lagungarria da.

2011/04/28

MARIAN MORENO

Hezkidetza Programa dela eta,  Marianek, eskoletan nola landu  berdintasuna hitzaldiak ematera, zenbaitetan Iruñeara etorri da. Benetan oso hitzaldi interesgarriak eta baregarriak egiten ditu.
Bere blogan berak egindako aurkezpenak, unitate didaktikoak eta publikazioaz gain beste enlaze interesgarriak aurki ditzakegu.

2011/04/23

LAGUNAK


Lagunek gure bidea errezagoa eta interesgarriagoa egiten dute. Azken boladan, lana dela eta, ez dut aukerarik klase barruan proiektuak garatzeko, aldiz lagun berriak aurkitu ditut. Lehenengo post hau Consuelo Alluékin hitzegin eta gero okurritu zitzaidan. Blogi buruz mintzatu ginen; blogak idazten ditugu, eta besteena irakurtzen ditugu?
Consuelo berak ez du blogik, lan interesgarriak egin ditu: método explora, ASPALDIKU elkartearen lehendakaria, aholkularia Iruñeko ILZ-tan eta abar luuze bat.

2011/03/21

HEZKUNTZA SISTEMA

Gaur egungo gizartea, aldaketa prozesu batean dagoela argi dugu. Baina,  gaurko eskolak gizartean gertatutako aldaketekin batera doaz?
Edukiak garrantzitzuak dira bizitzarako, bain empatia ez al da inpotanteagoa? Eskoletan halakorik erakusten dugu? 
Gai hauek Punsetek Ken Robinson-i egiten dion elkarrizketaren bideoan ikus dezakegu.
Si no estás dispuesto a equivocarte, nunca llegarás a nada original. Ken Robinson.

2011/02/22

ELOGIO A LA EDUACIÓN LENTA

¿Cúal es el ritmo adecuado para la educación?
El movimiento slow también ha llegado a la educación y Joan Domènech nos presenta en este pequeño libro su pasión por su trabajo como maestro y su reflexión sobre la educación sobre su práctica.
Muchas compañeras que han leido el libro están reflexionando sobre su trabajo en las aulas y su vida fuera de ellas.
Algunas escuelas también están cuestionándose otros tiempos en su organización (ver blog).
Como el caracol, lentamente, nos planteamos pequeños cambios para construir una infancia mejor.