2013/12/19

cOn OjOS dE nIñA

Tonucciren azken liburua irakurtzeko aukera dugu. Oraingoan Amparo Tomérekin batera idatzi du. Tomék hausnartzeko hainbat testu eskeintzen dizkigu. Tonuccik hausnartzeko hainbat biñeta.
Zenbat egin dugu eta zenbat egiteko geratzen zaigu.
Con Ojos de Niña Tonucci etaTomé
GRAÓ argitaletxea
EAN13: 9788499805191

2013/12/17

ANDONIREN IRRIA

Egunero hiru urtekoen gelara nihoan. Andoni ni ikusterakoan bere tutorearen atzean izkutatzen zen. Ni egunero agurtzen nuen, baina bera ez zidan aurpegirik ematen. Egunak joan eta egunak etorri, behin sorpresa bat izan genuen, Andoni mahai jolasen girora joateko prest zegoen. Oso gustura ibili zen jolas berriak ezagutzen: partxiseko fitxak, bloke logikoak e.a.
Hurrengo arratsaldean etxera nihoala, Andoni bere aitarekin eskolako sarreran zegoen, agurtu nuen eta berak irri polit bat oparitu zidan.

2013/12/09

IRAKUR GIDA 2012

http://www.mondragon.edu/files/aldizkariak-revistas/irakur-gida/pdf/literatur-gida-2012/
Hemen dugu berriro, Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko Haur Liburu Mintegiak argitaratzen du Irakur Gida. Euskaraz argitaratzen diren ia liburu guztiak irakurri ondoren, taldeak baloratu eta sailkatu egin ditu. Beraz, Mintegiak selekzio bat eskaintzen du urtero Haur eta Gazte literaturan kaleratu diren euskarazko liburu onenekin. Klik egin hemen gida irakurtzeko edota jeisteko.
Garai onak dira hauek ikasleei, lagunei, seme-alabei edo ilobei liburu on bat oparitzeko.