2014/12/15

KIDEAK erakusketa

Urte bat eta hiru hilabete eskas daramagu GIROka lanean; hots, Haur Hezkuntzako mailen arteko ekintza  bost giro/espazio/gela desberdinetan(Ikerlariak, Herria, Artista, Arkitekto eta Mahai Jolasak) .
Erakusketa honetan gure hezkuntz esperientzia partekatu nahi dugu. Guretzat benetan baliogarria izaten ari da bi arrazoiengatik:  euskara testuinguru eta eredu desberdinetan ematen delako eta ikasle, irakasle eta familien arteko sortzen den kidetasunagatik.

NON: Arangurengo Kultur Etxean (Eguzki plaza)
NOIZ: Abenduaren 16tik urtarrilaren 14ra; 17:00etatik 21:00ra
Zuen gustoko izatea espero dugu.

2014/12/09

IRAKUR GIDA 2013

Abenduero bezala, hemen dugu berriro, Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko Haur Liburu Mintegiak argitaratzen du Irakur Gida. Euskaraz argitaratzen diren ia liburu guztiak irakurri ondoren, taldeak baloratu eta sailkatu egin ditu. Beraz, Mintegiak selekzio bat eskaintzen du urtero Haur eta Gazte literaturan kaleratu diren euskarazko liburu onenekin. Klik egin hemen gida irakurtzeko edota jeisteko.
Garai onak dira hauek ikasleei, lagunei, seme-alabei edo ilobei liburu on bat oparitzeko.