
Gela batean proiektuen bidez lan egiteak ezusteak dakar. Gelan egindako "
kobazuloan" haurrak jolasten ari zirela barreak eta algarak entzuten genituen. Zer gertatzen zen galdetzerakoan,
kobazulora sartzera gonbidatu ninduten; eta han ikusi nituen bere adatsa gorantz. Horri buruz hitzegin genuen eta nahiz eta gezurra irudi, gertaera hau eta txirristatik jeitsi eta gero izaten zituzten kalanbreak lotu zuten.