2011/05/15

ENANOS Y MASTODONTES

Noizbait liburudendetara sartzen naiz argitaletxeen nobedadeak ikustera. Aurreko egunean liburudendaren beheko apalategian, erdi ezkutaturik liburu hau aurkitu nuen: ENANOS Y MASTODONTES (Edt. Océano)
Animalien argazki izugarriak. Orriak zabaltzen dira eta horrela animalien atal  batzuen (tronpa; hankak; arrautzak...) benetazko tamaina ikusteko aukera dugu. Neurriak lantzeko oso aproposa.
Irudiaz gain, liburua galderaz josita dago, ikasteko gogoak sustatzeko.