2014/03/21

HARTZA EHIZATZERA GOAZ

Ipuin kateatua da honako hau; aita batek eta haren lau seme-alabek abentura ziragarri bati ekin diote: HARTZA EHIZATZERA DOAZ. Bidea, ordea, oztopoz beteta dago: belar altua, zeharkatu behar den ibai bat; lokatzez beteriko eremu luze bat ... Familiak aurrera egiten du, bere leloa errepikatuz (gelan "lehoi baten bila goaz" kantaren doinua ipini diogu) eta oztopo bakoitzari onomatopeia bat eskainiz ...
Ilustrazioei esker indar handia hartzen du ipuin klasiko honek. Naturako paisaje ederrak irudikatzen dituzten akuarelak eskaintzen ditu, zuribeltzeko eta koloretako irudiak tartekatuz.
Michael Rosen eta Helen Oxenbury
Itzultzailea Manu López Gaseni
Klandraka PAMIELA
ISBN 978 84 7681 735 3