2010/11/13

ESPAZIOAK ETA INTERAKZIOA

Barzelonan izandako Jaurdunaldi  batzuetara (X Jornadas de innovación en la etapa de Infantil) joan nintzen. Bertan antolatutako ekintza batBartzelonako eskolak bisitatzea zen. Niri La Maquinista eskolara joatea tokatu zitzaidan. Bai aukera polita izan genuena. Astean hirutan Haur Hezkuntzako sei gelak (gela bakoitzetik hiru haur) nahasten ziren eta bederatzi espazio desberdinetara joateko aukera zuten. Espazioak "inteligencias múltiples" delakoan oinarrituak zeuden: plastika, esperimentazioa, musika eta mugimendua, hizkuntza, ateraldiak, esperimentazioa, denda, etxea eta eraikuntzak. Ikasleek libreki aukeratzen zuten eta espazio bakoitzan aukera desberdinak zeuden eta libreki nahi zuten ekintzak garatzen zuten.
Espazio hauek Nafarroako eskola askotan tailerrak ekintzaren antzekoak dira.Nire ustez La Maquinista hobetu dutena da: hiru urteko ikasleak urritik aurrera  dinamika honetan sartzen direla (INTERAKZIOA, "tutoria entre iguales") eta ikasleek libreki aukeratzen dutela bai espazioa eta bai ekintzak (AUTONOMIA eta EZAGUPENEN ERAIKUNTZA)