2011/10/25

ESKOLA PUBLIKOA GUZTIONA ETA GUZTIONTZAT

Ezin dugu ahaztu Eskola Publikoa dela benetan Giza Eskubidea 26. atalan bermatzen duena (Pertsona orok du hezkuntza-eskubidea. Hezkuntza dohainekoa izango da oinarrizko ikasketei dagokienez behintzat. Oinarrizko ikasketak egitea derrigorrezkoa izango da; heziketa teknikoa eta lanbiderakoa, orokorra; eta denek izango dute goi mailako ikasketak egiteko aukera bera, norberaren merezimenduen arabera.) 

2011/10/17

BURUKO HURA NORK EGIN ZION JAKIN NAHI ZUEN SATORTXOA

Edozein momentua ona da Werner Holzwarth eta Wolf Erlbruch sortutako liburu klasiko hau irakurtzeko. KALANDRAKA argitaletxeak orain dela gutxi beste formato batean argitaratu du.

Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxea from pkeizagirre on Vimeo.

2011/10/03

IKAS KOMUNITATEAK

Iruñean izandako Jaurdunaldi batzuetan RAMÓN FLECHA berriro entzuteko aukera izan nuen. Bera IKAS KOMUNITATEen bultzatzaile garrantzienatariko bat da.
Ikas Komunitate bat ikastetxe bateko eta bere inguruneko gizarte-eraldaketarako eta kultur eraldaketarako proiektu bat da eta pertsona guztientzako informazioaren gizartea lortzea du helburu.
Bizi garen garai honetan horrelako mezua entzuteak, aurrera jarraitzeko indarra ematen du.