2013/04/25

LIBURU BAT

Liburuaren eguna erositako liburua harrakastatsua izan da 3 eta 4 urteko geletan. LIBURU BAT  liburu interaktibo sinple bezain geniala da. Liburua irakurtzerakoan haurrek partehartzaileak dira, hatzarekin ukituz  zer gertatzen den ikusteko. Orrialde bakoitzean sorpresa bat dago. Polita da ikustea liburu honek sortzen duen erakarpena eta  liburua bere eskuetan dagoenean nola kontatzen duten beraien artean. Liburu magikoa da.
Hervé Tullet
Ttarttalo 2013
ISBN: 978-84-9843-418-7

2013/04/21

TANGRAM

Aurten nagoen eskolan D ereduak bakarrik bost urte ditu. Horrek suposatzen du gauza asko oraindik antolatu gabe daudela. Aurreko astean TANGRAM erosi nuen eta matematika txokoan jarri nuen. Jolas berria denez harrakasta handia izan zuen, baina ez dakite zer egin dezakete piezekin. 
TANGRAMekin jolaseko proposamen hauek prestatu ditut, ia gustokoa duten.
 

2013/04/15

LUPA TXOKOA

Egun batean, gela biltzen haurrek lupa bat ikusi zuten. Hau emozioa! Zer egingo dugu luparekin? Haurrek txoko  bat antolatu genezakeen. Eta halaxe egin dugu: mahaitxo bat lortu gelan kokatu eta behatzeko gauzak (harriak, maskorrak, kakalardoak eta barraskiloak). Txoko honetara binaka goaz eta behatutako marrazkia egiten dugu.

2013/04/12

Jolasaren Beharra

Hona hemen Estatu Batuetako sei nerabeen historiak. Gaztetxoek gero eta ordu gehiago ematen dituzte pantailen aurrean. Jakin badakigu lehenego adinetan haurrak gehien ikasten duten moduan ukitzen, ekiten, kontrolatzen .. azken finean bizitzarekin konexio bat izanda. Ze nolako belaunaldiak heziko dira ez badute naturarekin erlazioa?

2013/04/10

Herri Hezitzailea, Eskola Herritarra

HIKHASI jardunaldi interesgarriak antolatu ditu maiatzaren 10 eta 11karako. Bertan FRANCESCO TONUCCI pedagogo italiarra eta Haurren hiria egitasmoaren sortzailea bi egunetan izango da. Jaurdinaldien helburu bat haurrentzako egokiak diren herriak edo hiriak pentsatzeko hausnartzea eta hainbat urrats ematea da.
Informazio gehiago: www.hikhasi.com

2013/04/08

AURPEGI TAILERRA

Aurten tailerretan bakarrik (bakarrik?? nonbait irakurri dut bost baino gehiago izatekotan hobe dela errepikatzea) lau talde gara, hori dela eta proposamenak laster bukatzen ditugu. Jadanik taldeak aldatu ditugu, baina aurten proposamenak erabat ez aldatzea erabaki genuen. Horrela ikasleek saio batean izandako esperientziak beste une batetara transferitu ditzake. Proposamen berri honetan, aurrekoan bezala retroproiektorea, errotulagailuak eta beraien erretratuak aurkezten ditugu. Hainbat materialekin bere aurpegiak alda zezakeeten. Haur batzuentzat proposamena interesgarria zen, beste batzuk aurreko saioan egindako ekintzarekin jarraitzen zuten.