2013/03/18

Maketa

Indiarrak ttipietan bizi zirela oso argi genuen, baina non bizi ziren bakeroak? galdetu zuen Ikerrek. Ez genekien eta gaiari buruzko liburuetan informazioa aurkitu zuten Anek eta Saioak. Liburua ikusi eta gero Aimarrek beste burutazio bat izan zuen, bakeroen herriren maketa egitea. Binaka egin zituzten etxeak eta zer ziren erabaki (bankua, eskola, eliza, saloia, hotela, korta, jatetxea). Proiektua bukatzeko gurasoak maketa ikustera gonbidatu ditugu. Hau urduria eta poza!!


2013/03/12

Ttipiren txokoa

Inauterietarako mozorroak prestatu behar zirela eta, proiektu berri bat hasi ginen: BAKEROAK eta INDIARRAK. Joku sinbolikoaren (sukalde txokoa batzutan edo osasun etxera besteetan) txokoa aldatu da. Orain Ttipiren txokoa da. Indiarrez janzteko eta margotzeko aukera dago; badago ere "zaldi" bat trostan ibiltzeko, "sua" inguruan dantza egiteko eta ttipia, helduen begitik ezkutatzeko eta lagunekin une magikoak partekatzeko.