2010/04/26

INFORMAZIOA

ARGIA, ITZALAK ETA ELEKTRIZITATEA  proiektua erabat esperientziala izan da. Fitxa gutxi egin ditugu, baten bat badaezpada; badirudi papera ez badugula sortzen ez dugula ikasten. Baina nola erakutsi gurasoei ikasleek egiten eta ikasten dutena? Ikasleek bere etxeetan aipatzen dutena modu bat da. Bestea, argazki eta bideo bitartez. Hauek oso baliogarriak powerra osatzeko gero bai haurrei eta bai familiei erakusteko web orria bitartez. Horrez gain, baliogarria izan da ere, gelako esperientzia dokumentatzeko.

2010/04/13

ITSASONTZIAREN ISTORIOA

Argia eta itzalen proiektua nahiko esperimentala izan da, hala ere idazketa eta irakurketarko uneak izan ditugu. Bideo batean ipuin bat itzalekin ikusi genuen, eta gu bat egitera animatu ginen. Hiru silueta genituen: dordoka, olagarroa eta itsasontzia; hauek izan ziren ipuinaren protagonistak. Ikasle bakoitzak, txandaka, ipuinaren zatitxo bat asmatu zuen eta nik beraiek esandakoa idazen nuen. Bukatzerakoan  izenburua erabaki genuen. Beste egun batean testuari zegokien argazkiak atera genituen. Eta hona hemen gure lanaren ondorioa.

2010/04/11

GOAZEN!

Dendara joateko bidea ez da luzea, patioa zeharkatzea besterik ez da. Dena den, etxe aurreko patio hau ez da nolanahikoa irudimenaren begiekin ikusten denean. Eguneroko eginkizun sinpleak, abentura fantastiko bihurtu daitezke ume batentzako.

Dematons, Charlotte
Goazen!
Itzulpena: Bakun, itzulpen zerbitzuak
Donostia: Ttarttalo, 2007
ISBN 978-84-9843-052-3

2010/04/08

ITZALAK ETA ARTEA

Lankide baten kolaborazioaren esker KUMI YAMASHITA (www.kumiyamashita.com ) artista ezagutu dugu. Bere artea oso berezia da, material desberdinekin (zenbakiak, zakarrra, eraikuntzak ...) itzal desberdinak sortzen baitu. Guk klasean imitatu nahi genuen, baina benetan zaila gertatu zaigu. Hala ere benetan disfrutatu dugu bere arte lanak eta bere bideoa ikusten.

2010/04/06

LOS PROYECTOS, TEJIDOS DE RELACIONES Y SABERES

Creo que "Cuadernos de Pedagogía" del mes de abril no tiene desperdicio. En su sección de experiencias publica distintos proyectos realizados en el aula.
La experiencia de Educación Infantil: YO QUIERO APRENDER A VOLAR; la de Educación Primaria: ¿ES REAL LA REALIDAD? y de Secundaria: UN GRUPO PEQUEÑO; GRANDES COSAS y DESDE EL MARGEN.
Y un último artículo sobre la formación docente: DE LAS COMPETENCIAS A LOS PROYECTOS DE TRABAJO.
Además para aquellos que trabajamos para que nuestro alumnado sea plurilingüe  y en una lengua vehicular distinta al castellano, también podemos encontrar una entrevista a URI RUIZ BIKANDI; especialista en enseñanza y didáctica de segundas lenguas; la cual apunta «La introducción temprana del inglés en pequeñas dosis supone un costo enorme sin un rendimiento claro», tal como íbamos intuyendo muchas compañeras y compañeros docentes.
Para ir creando espectativas clic aquí para leer el artículo gratuito de "Cuadernos de Pedagogía".