2016/09/01

2016/06/24

Amara Berri

Amara Berrin berrikuntza pedagogikoa egin zuten orain dela urte asko, eta oraindik ere berrikuntza da. Testuinguruak eta adinak nahastea niretzat oso baliagarriak dira.

2016/06/19

consiguiendo la excelencia educativa

Hezkuntza aldatzea zaila da benetean, baina hurrengo hamar minutuak itxaropena ematen du.
Finlandian lortu badute, guk zergatik ez?

2016/05/13

kAkA pUtzA

Bazen behin untxi bat gauza bat bakarrik esaten zekiena ... 
Eta behien eta berriro errepikatzen dugu hitza guztiak batera eta behin eta berriro parre egiten dugu "debekatuta" dagoen hitz bat esaten.

Stephanie Blake
ISBN 9788415756897

2016/05/11

ANTZUOLA

Aukera ezin hobea izan genuena ANTZUOLA eskola publikoa ezagutzera joan ginenean.
Eugeniok eta Axunen eskolako oinarri pedagogikoak kontatu zizkigun: mundua ezagutzeko eta ulertzeko desioa, pertsonen eta elkarren arteko komunikazioaren garrantzia. Haurrak entzutea.Eskola osoak proiektuka lan egiten du; libururik gabe, ordutegi malgutasunarekin; plangintza eta konpromezu batekin.
Axunen esanetan ibilbide bat egiten ari dira; seguraski helmuga ez duen ibilbideak; hala ere niretzat hezkuntz ametsa errealitatea egina; "bitaminak" lanean jarraitzeko. ESKER MILE !!

2016/04/06

El método de la pedagogía científica

Irakasle taldetxo bat berrirakurtzen ari gara.
Zer da posible gaur egun egitea, zer alda dezakegu gure geletan, nola alda dezakegu guk, irakasleok, klasean egoteko modua ...
Irakurketari esker materiak "berriak" gure geletan proposatzen ari gara: Montessori en casa
Benetan aberasgarria.
Argitaletxea: Biblioteca Nueva
ISBN:9788497420525

2016/04/04

AURPEGI ART

Artisten giroan proposamen desberdinak aurkezten ditut. Ikusi nola material desberdinekin (harriak, tapoiak, makilak, azalak ...) 3, 4 eta 5 urteko haurrek aurpegiak osatu dituzte.

2016/03/27

KIDEAK bideoa

Jadanik hiru ikasturte girokoa lan egiten.
Hoberena erlazioak, konplizitatea. Ikasleen artean, gurasoen artean eta familia eta eskola artean.