2013/12/19

cOn OjOS dE nIñA

Tonucciren azken liburua irakurtzeko aukera dugu. Oraingoan Amparo Tomérekin batera idatzi du. Tomék hausnartzeko hainbat testu eskeintzen dizkigu. Tonuccik hausnartzeko hainbat biñeta.
Zenbat egin dugu eta zenbat egiteko geratzen zaigu.
Con Ojos de Niña Tonucci etaTomé
GRAÓ argitaletxea
EAN13: 9788499805191

2013/12/17

ANDONIREN IRRIA

Egunero hiru urtekoen gelara nihoan. Andoni ni ikusterakoan bere tutorearen atzean izkutatzen zen. Ni egunero agurtzen nuen, baina bera ez zidan aurpegirik ematen. Egunak joan eta egunak etorri, behin sorpresa bat izan genuen, Andoni mahai jolasen girora joateko prest zegoen. Oso gustura ibili zen jolas berriak ezagutzen: partxiseko fitxak, bloke logikoak e.a.
Hurrengo arratsaldean etxera nihoala, Andoni bere aitarekin eskolako sarreran zegoen, agurtu nuen eta berak irri polit bat oparitu zidan.

2013/12/09

IRAKUR GIDA 2012

http://www.mondragon.edu/files/aldizkariak-revistas/irakur-gida/pdf/literatur-gida-2012/
Hemen dugu berriro, Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko Haur Liburu Mintegiak argitaratzen du Irakur Gida. Euskaraz argitaratzen diren ia liburu guztiak irakurri ondoren, taldeak baloratu eta sailkatu egin ditu. Beraz, Mintegiak selekzio bat eskaintzen du urtero Haur eta Gazte literaturan kaleratu diren euskarazko liburu onenekin. Klik egin hemen gida irakurtzeko edota jeisteko.
Garai onak dira hauek ikasleei, lagunei, seme-alabei edo ilobei liburu on bat oparitzeko.

2013/11/27

Non daude gehiago?

Gelara abako batzuk eraman nituen eta ezer esan gabe apalategian utzi nituen. Oso gustoko dute haurrek; maraka batzuk bezala erabiltzen dituzte. "Magia" egiteko ere erabiltzen dute; ia galdetzen diotenari, asmatzen duen non dauden gehiago. Eta horrela bata eta besteari galdezka ibiltzen dira ia beste aldean zein kolore dauden gehiago.

2013/11/18

ADIN DESBERDINAK GELA BATEAN

Giroetan gaudenean 3, 4 eta 5 urteko haurrak elkarrekin aritzen dira. Horrek ikasleentzako abantailak ditu:
  1. ERLAZIOAK. Aukera gehiago dituzte erlazio desberdinak izateko. Handiak ereduak dira, beraiek badakite eta eredu onak izaten ahalegitzen dira, bai jolasean bai euskaran. Laguntza beraien artean gune hauen ezaugarria da. Hiru urtekoen EGOKITZAPENA  errezagoa ere gertatzen ari da.
  2. LASAITASUNA. Jolasak ez dira beraien artean oztopatzen. Joku sinbolikoa "zarata" ez da joku plastikoaren "zaratarekin" nahasten. Giro bakoitzak bere soinua du.

2013/11/16

LOS VERDADEROS ENEMIGOS DE NUESTRA CREATIVIDAD

Gure burmuina ezagutzea, gure lanerako oso lagungarria da.

2013/11/06

eL CeReBRo DeL NiÑo

http://books.google.es/books?id=0JXyuL37CbYC&printsec=frontcover&dq=el+cerebro+del+ni%C3%B1o&hl=es&sa=X&ei=iXt6UpOwB-nV0QXO3IHQBA&ved=0CD0Q6AEwAA#v=onepage&q=el%20cerebro%20del%20ni%C3%B1o&f=falseAzken boladan "neuro" eta hezkuntza elkarrekin gero eta gehiago ikusten ditugu , eta bikote honek onura asko ekar ditzakegu. Liburu hau horren adibide bat izan al da. Haurren burmuina eta adimen emozionalaren arteko erlazio oso modu erraz batean azaltzen du, hala nola hainbat estrategia haurren adimena osotasunean garatzen lagundu.
Liburuaren bukaeran laburpen lagungarria eta taula bat adina eta estrategien aplikazioarekin daude.
(irudia klikatu)
D.J. Siegel  eta T.P. Bryson
Alba argitaletxea
ISBN 978-84-8428-714-8

2013/11/02

La importancia de la creatividad en el proceso de maduración

HITZALDIA Laskurain Zentroan. Azaroak 8, ostirala; arratsaldeko 6etan.
Crear es la forma de encontrar nuevos caminos y resolver encrucijadas, de atrevernos a descubrir otras formas de pensar, y eso es, lo que en definitiva necesitamos para seguir creciendo. La experiencia de creación es una forma de conocimiento e introspección donde el espacio poético y simbólico aparece como un lugar de conocimiento, cambio y relación, una posibilidad de expresar y contactar con nuestros sentimientos, conflictos y soluciones.

2013/11/01

GiRoaK eta PRoieKTuaK

Nahiz eta GIRO metodologian abenturan sartu, proiektuka lan egiten jarraitzen dugu. Goizez, lehendabiziko saioetan, haurrak aukeratzen duten giro desberdinetara doaz. Hamaiketakoa eta gero, eta ordutegien araberan, talde bakoitzak bere proiektuak aurrera eramaten dugu.

POZIK liburua irakurri eta gero, ikasleek arrainak margotzeari ekin zioten. Arrainekin horma-irudi polit bat osatzen hasi ginen eta aldi berean arrainei izena jartzen eta bere ezaugarriak ikasten.
Zenbat dakiten haur hauek!!

2013/10/22

Construimos matemáticas

Taller con Malena Martín: “CONSTRUIMOS MATEMÁTICAS” 
TXIMELETA Elkarteak "Construimos Matemáticas" Tailerra antolatu du. Hizlaria Malena Martin; "Aprendiendo Matemáticas" blogearen egilea, matematiketan lizenziatua eta Montessori pedagogian aditua. Tailerrak bi modulo ditu:
  1. 3-6 urte. Azaroak 23 larunbata.
  2. 6-9 urte. Azaroak 24 igandea.
Ordutegia: 9:00tik 13:30ra eta 15:00 17:30ra
Informazioa eta izena ematea: cursomalena@tximeleta.org

2013/10/17

OIHANen errebindikazioa

"Oihan mesedez Aiora lagunduko duzu? -. Ez, hori zure lana da. Zu zara irakaslea."
Ez nekien zer erantzun. ISILTASUNA.
Hurrengo egunean Oihanek giroetan egon ziren lankideak bere ekintzetan lagundu zituen.

2013/10/15

ANEren begirada

Hiru urteko haurrak "mahai jolasak" gelara etorri dira. Kurtso hasieran gaude eta hiru urtekoek nire arreta berezia jasotzen dute. Hiru urteko bi haurrekin jolasean nenbilela Aneren begirada nabaritu nuen. Gure jolasak behatzen ari zen. Hurrengo egunean bera izan zen hiru urtekoei arreta berezia eman ziena. Irakasleen jarrera, gure jarrera, esatekorik badu.

2013/10/13

GIROAK: gure proiektu berria

Gure eskolako ezaugarriak ikusita: ikasle kopurua, irakasleri kopurua, gurasoen partaidetza, euskararen erabilpena, materialak, espazioa ... ekainean pauso bat aurrera ematea erabaki genuen eta orain urrian hortan gabiltza: behatzen eta behatzen, hitzegiten eta hitzegiten, pixkanaka pausoak ematen.
Irailan hiru egun izan genituen gela "arruntak" hankaz gora jartzeko eta lau giro egiteko. Haurren erabilpenarekin espazio hauek bere zentzua hartu dute eta oraindik egokitzen ari gara beraien beharretara.
Ikasleak ere metodologi honetara "egokitzen" ari dira. Agian bost urtekoak dira errutina honen aldaketa gehien nabaritzen ari direnak. GIROAK etiketaren bitartez hainbat pasadizo partekatuko ditut.

2013/10/05

JoLaS eGiTeKo iPuiNaK

Gianni Rodariren ipuinak beti erakargarriak dira, ikasle eta irakasleentzat.
Milaka ume txunditu dituzte mundu guztian. Samurrak, unkigarriak, dibertigarriak-jolas egiteko ipuin hauek
liluratu eta harritzeko eta irudimena garatzeko gaitasuna dute, gainera irakurleen eskuuzten dute ipuin bakoitzaren bukaera. Zure baitan dago bukaera pozgarria edo tristea aukeratzea. 
Gaztelaniako bertsioa nahi baduz egin klik hemen.
ISBN: 978-84-8331-348-0
ELKAR argitaletxea

2013/09/30

Montessori eta askatasuna

" La disciplina debe surgir desde la libertad. He aquí un gran principio que no logran entender los seguidores de los nétodos escolares tradicionales. ¿Cómo obtener disciplina en la clase de niños libres? En nuestro sistema, por cierto, tenemos un concepto de disciplina muy diferente del que comunmente se acepta. Si la disciplina se funda en la libertad, la disciplina misma debe ser necesariamente activa. No consideramos a un individuo disciplinado sólo cuando se le ha reducido artificialmente al silencio como a un mudo, o inmóvil como un paralítico. Éste es un individuo aniquilado, no disciplinado. llamamos a un individuo disciplinado, cuando es dueño de sí mismo, y puede, por lo tanto, regular su propia conducta cuando resulte necesario para seguir alguna norma de vida".

2013/09/22

Laskurain ate irekiak


Irailaren azken asteburuan (27 eta 28an) Iruñeako  LASKURAIN zentrua ateak irekiko ditu eta horretarako hainbat erakusketa, hitzaldi eta mahai inguruak prestatu ditu sitemika ikuspuntutik.

2013/09/18

El arte de educar en un mundo de cambio

Hurrengo asteartean, hilak 24an arratsaldeko 7etan Christopher Clouderrek Nafarraoko Unibertsitateko Giza Zientzian 4. gelan hitzaldi bat emanen du. Clouderrek Emozio Hezkuntzan eta Sormen eta Berrikuntza Hezkuntzan aditua da. hitzaldia Waldorf Nafarroa eta Arte eta Estetika Hezkuntzan ikerketa taldea.
Sarrera doainik da.

2013/09/17

Proiektuka lan egiten

Aurreko eguneanordenadorea "txukuntzen" ari nintzela, Lizarrako ILZtan gelan egindako proiektu batzuk power honen bitartez azaldu nituen.

2013/09/15

HITZAK SORTZEKO MAKINA

Interneten nenbilela makina hau aurkitu dut, liburutegi txokoan beste proposamen bat izateko. Erraza da egiteko, hona hemen pausoak. Jadanik dakigun hitzak egin ditzakegu. Baina irudimena landu nahi badugu hitz berriak sortu ditzakegu eta gero guztien artean sortutako hitzari esanahi bat bilatu.

2013/09/05

Irakurketa Dialogikoak Irakasleen Hobekuntza

Ikasturte hasieran ikasturteko formakuntza aurkezten da eta irakasle taldeak zer egin erabaki behar dugu. Hona  hemen hobekuntzarako irakasle talde batek egindako esperientzia interesgarria. Alderdi hauek azpimarratu zituen hobekuntza honen partaideetako batek: “Ikasgelan egiten dudan lanari buruz gogoeta egiteko aukera, beste profesional batzuekin alderatu ahal izatea, arazoei, gogoetei edota zalantzei buruz hitz egitea...”.

2013/09/02

REGGIO EMILIA ikasketa bidaia

Datorren urtean berriz ere Reggio Emiliako eskolak ezagutzeko aukera izanen dugu. Bidaia 2014ko apirilak 14, 15 eta 16 izanen da.

Informazio gehiago:

2013/08/22

Insólitas Miradas

Jornada de diálogo e intercambio sobre la educación infantil.
 
El objetivo es dar aliento a proyectos de calidad que sean coherentes con una imagen de niño y niña capaz y competente y con una imagen de adulto en continuo proceso de investigación y aprendizaje a través de un trabajo de documentación basado en la escucha auténtica de los múltiples lenguajes de la infancia. 

 


Madrid Sabado 16 de Noviembre de 2013 de 10.00 a 17.30 h
Inscripciones abiertas a partir del  16 de septiembre
Plazas limitadas 

Info:  
www.diip.es
Ana Fernandez Angosto: anangosto@hotmail.com

2013/08/19

ELMER

Haur literaturako klasiko hau orain euskaraz irakurtzeko eta disfrutatzeko aukera dugu, Klis-klasikoak projektuari esker.
Elmer elefantea ortzadarra bezain koloretsua da. Hori dela eta, bere taldeko elefanteek barre egiten diote. Besteek bezala elefante-koloreko azala balu, inork ez lioke barrerik egingo, eta horrek hobeto sentiaraziko luke Elmer, ezta? Ondorioek beste
zerbait erakusten dute, ordea.

David MCKEE (Aiora Jaka)
Argitaletxea: Erein 2012
ISBN: 978-84-9746-794-0

2013/08/17

Gelarako jostailuak

Zer izan geletan, hura ikasi haurrek. Hona hemen helbide batzuekin oso jostailu interesgarriak gure hornitzeko eta erosteko. Edo eskulanetan trebea dena bere kabuz egiteko.

 Baten batek ez bada trebea beste hizkuntzetan erosteko hona hemen beste web batzuk:

2013/07/23

EL CAZO DE LORENZO

Oso metafora polita desberdintasunak eta hoiek dakartzen zailtasunaz hitzegiteko eta hausnartzeko. Baten batek ez du lapikorik?

Isabelle Crrier
Edt. Juventud
ISBN: 978-84-261-3781-4

2013/06/24

PaTio BaTeN aMeTSa

Hona hemen Girona-ko eskola baten elkarlaneko proiektua. Bertan Hezkuntz Komunitateko partaide askok ( guraso, ikasle, irakasle...) beraiek amets egin duten patioa partekatu eta gero lanari ekin diote eta aurrera eraman dute.
noupaticastellum from CoCreable on Vimeo.

2013/06/23

Pikler-Loczy Elkartea

 
Berri onak; EHko Pikler-Loczy Elkartea sortu da eta hona hemen beraien  web gunea: piklerloczy.org Bertan bazkideak egin gaitezke eta informatzio oso interesgarria aurki dezakegu: artikuluak, bideoak, materialak eta formakuntza.

2013/06/09

eSKoLa, GiZa eRLaZioaK eTa eMoZioaK

Emozioak ezagutzea zenbakiak ezagutzea bezain garrantzitsua da; edo agian gehiago. Zeri ematen diogu lehentasuna eskolan? Jakin badakigu eskoletan emozioak lantzen baditugu, zenbakiak eta hainbat edukiak hobe ikasiko dituztela. Aukera gehiago emanen diegu zoriontsuak izateko.

2013/06/08

PIKO PIKO

Betiko jolasa da, baina ikasleek izena aldatu diote eta "come cocos" diote. Berdin dio. Zein jolas polita, zein erraza egiteko eta noski, irakasleen ikuspuntutik, zenbat gauza landu ditzakegu: testu deskribatzailea (nola egiten den); psikomotrizitate fina (tolestu eta mugitu arazi); zenbaketa (esan zenbaki bat) eta geometria (karratuak eta triangeluak); idazketa (triangelu bakoitzaren azpian idatzitako "sorpresa") eta irakurketa (idatzitako "sorpresa"). Jolasa bukatu eta gero lagunen atzetik galdezka ibiltzen dira: Esan zenbaki bat? Ze kolorea nahi duzu? Eta sortzen diren bikoteak alaitsu jolasten dira.

2013/05/16

Mari Carmen Díez Navarro

Cuadernos de Pedagogía maiatzako alea benetan interesgarria da. Mari Carmen Díez Navarro aski ezaguna da Haur Hezkuntza irakasleriaren artean, hainbat liburu lagungarriak idatzi baitu: "La Oreja Verde"; "Mi escuela Sabe a Naranja"; "Los pendientes de la Maestra" e.a. Aldizkarian irakasle honi elkarhizketan egunero gurekin dauden haurrengan pentsatzeko aukera ematen digu:
  • "Hay que tener siempre un respeto, una esperanza en que ese niño vaya siempre hacia adelante"
  • "No hay que verse como un modelo perfecto sino como un modelo posible"
Ale honetan ere, Wild-en esperientziei buruzko hainbat artikulu irakurri ditzakegu

2013/05/08

NI ETA ZENBAKIAK

Haurrek bere inguruan zenbaki asko aurki ditzake. Batzuen esanahia ulertzen dute, beste batzuk helduek jarri dituzte, auskalo zertarako.

2013/04/25

LIBURU BAT

Liburuaren eguna erositako liburua harrakastatsua izan da 3 eta 4 urteko geletan. LIBURU BAT  liburu interaktibo sinple bezain geniala da. Liburua irakurtzerakoan haurrek partehartzaileak dira, hatzarekin ukituz  zer gertatzen den ikusteko. Orrialde bakoitzean sorpresa bat dago. Polita da ikustea liburu honek sortzen duen erakarpena eta  liburua bere eskuetan dagoenean nola kontatzen duten beraien artean. Liburu magikoa da.
Hervé Tullet
Ttarttalo 2013
ISBN: 978-84-9843-418-7

2013/04/21

TANGRAM

Aurten nagoen eskolan D ereduak bakarrik bost urte ditu. Horrek suposatzen du gauza asko oraindik antolatu gabe daudela. Aurreko astean TANGRAM erosi nuen eta matematika txokoan jarri nuen. Jolas berria denez harrakasta handia izan zuen, baina ez dakite zer egin dezakete piezekin. 
TANGRAMekin jolaseko proposamen hauek prestatu ditut, ia gustokoa duten.
 

2013/04/15

LUPA TXOKOA

Egun batean, gela biltzen haurrek lupa bat ikusi zuten. Hau emozioa! Zer egingo dugu luparekin? Haurrek txoko  bat antolatu genezakeen. Eta halaxe egin dugu: mahaitxo bat lortu gelan kokatu eta behatzeko gauzak (harriak, maskorrak, kakalardoak eta barraskiloak). Txoko honetara binaka goaz eta behatutako marrazkia egiten dugu.

2013/04/12

Jolasaren Beharra

Hona hemen Estatu Batuetako sei nerabeen historiak. Gaztetxoek gero eta ordu gehiago ematen dituzte pantailen aurrean. Jakin badakigu lehenego adinetan haurrak gehien ikasten duten moduan ukitzen, ekiten, kontrolatzen .. azken finean bizitzarekin konexio bat izanda. Ze nolako belaunaldiak heziko dira ez badute naturarekin erlazioa?

2013/04/10

Herri Hezitzailea, Eskola Herritarra

HIKHASI jardunaldi interesgarriak antolatu ditu maiatzaren 10 eta 11karako. Bertan FRANCESCO TONUCCI pedagogo italiarra eta Haurren hiria egitasmoaren sortzailea bi egunetan izango da. Jaurdinaldien helburu bat haurrentzako egokiak diren herriak edo hiriak pentsatzeko hausnartzea eta hainbat urrats ematea da.
Informazio gehiago: www.hikhasi.com

2013/04/08

AURPEGI TAILERRA

Aurten tailerretan bakarrik (bakarrik?? nonbait irakurri dut bost baino gehiago izatekotan hobe dela errepikatzea) lau talde gara, hori dela eta proposamenak laster bukatzen ditugu. Jadanik taldeak aldatu ditugu, baina aurten proposamenak erabat ez aldatzea erabaki genuen. Horrela ikasleek saio batean izandako esperientziak beste une batetara transferitu ditzake. Proposamen berri honetan, aurrekoan bezala retroproiektorea, errotulagailuak eta beraien erretratuak aurkezten ditugu. Hainbat materialekin bere aurpegiak alda zezakeeten. Haur batzuentzat proposamena interesgarria zen, beste batzuk aurreko saioan egindako ekintzarekin jarraitzen zuten.

2013/03/18

Maketa

Indiarrak ttipietan bizi zirela oso argi genuen, baina non bizi ziren bakeroak? galdetu zuen Ikerrek. Ez genekien eta gaiari buruzko liburuetan informazioa aurkitu zuten Anek eta Saioak. Liburua ikusi eta gero Aimarrek beste burutazio bat izan zuen, bakeroen herriren maketa egitea. Binaka egin zituzten etxeak eta zer ziren erabaki (bankua, eskola, eliza, saloia, hotela, korta, jatetxea). Proiektua bukatzeko gurasoak maketa ikustera gonbidatu ditugu. Hau urduria eta poza!!


2013/03/12

Ttipiren txokoa

Inauterietarako mozorroak prestatu behar zirela eta, proiektu berri bat hasi ginen: BAKEROAK eta INDIARRAK. Joku sinbolikoaren (sukalde txokoa batzutan edo osasun etxera besteetan) txokoa aldatu da. Orain Ttipiren txokoa da. Indiarrez janzteko eta margotzeko aukera dago; badago ere "zaldi" bat trostan ibiltzeko, "sua" inguruan dantza egiteko eta ttipia, helduen begitik ezkutatzeko eta lagunekin une magikoak partekatzeko.

2013/02/12

MARTIN ZIKIN

Gelakide guziok badakigu asko zikinkeriei buruz eta liburua irakurri baino lehen bertan agertzen diren baino zikinkeri gehiago korroan esan ditugu. Gero gustura MARTINen abenturak entzun ditugu  eta guztiok aho batez esaten genion: "EZ HORI EGIN, MARTIN ZIKIN" 
David ROBERTS
Argitaletxea: Alberdania 2005
ISBN:978-84-96310-36-0

2013/02/07

EROSOTASUNA

Gelako giroa zaindu behar dugu. Neguko eguraldia dela eta kaletik sartu bezain laster botak kendu eta zapatak gelan eroso egoteko jartzen ditugu.

2013/01/30

Bizi Toki eskola ezagutuz

KUMALDI Guraso Elkarteak, datorren Otsailak 4, astelehenarekin, 18.00tan  Hormiga Atomikan, BIZI TOKI ezagutzeko aukera emanen digu.

" Bizi toki ez da eskola alternatibo bat, baizik eta alternatiba bat eskolari".  www.bizitoki.org

2013/01/29

AREA TXOKOA

Eskola berrira aiegatzean jadanik antolatua zegoen txokoa, eta bai ikasleentzat eta bai niretzat interesgarria da.
Kurtso hasieran ikasleak "altxorraren bila" jolasten ziren are artean zegoen harriak eta kanikak aurkituz. Gero, harriak kendu eta tamaina desberdineko itsas maskorraz aritu dira. Eta azken honetan metal desberdineko gauzak gorde ditut, gero iman batekin egindako kanaberaz "harrapatzeko". Zenbakuntza eta esperimentazioa dira txoko honen oinarriak.


2013/01/22

Nafarroa D Eredua

Eta matrikulazio garai iritsi zaigu. Ongi azaldu behar dugu gure ereduarena bantailak.

2013/01/14

ARGI TAILERRA

Haurrak tailerretan ikertzaile bihurtzen dira eta bertan bere burua, bere pareak eta ingurunea ikertzen disfrutatzen dute. 

2013/01/13

Los 100 lenguajes del niño (Malaguzzi)

" El aula de Infantil debiera se una especie de acuario transparente donde se reflejaran las ideas, las actitudes y las persona" L. MALAGUZZI

2013/01/04

ILARGIA

Oso historia polita. Ez du hitzik. Zer gertatuko ote da haurrei proposatzen badiet hitza jartzea?