Eskoletan PROIEKTUEN bidez lan egiteak haurrei ahotsa ematea suposatzen du, horrez gain taldean ikasteko eta bizitzeko aukera ematen diegu.
Mostrando entradas con la etiqueta nire artikuluaK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta nire artikuluaK. Mostrar todas las entradas
2013/09/05
Irakurketa Dialogikoak Irakasleen Hobekuntza
Ikasturte hasieran ikasturteko formakuntza aurkezten da eta irakasle taldeak zer egin erabaki behar dugu. Hona hemen hobekuntzarako irakasle talde batek egindako esperientzia interesgarria. Alderdi hauek azpimarratu zituen hobekuntza honen partaideetako batek: “Ikasgelan egiten
dudan lanari buruz gogoeta egiteko aukera, beste profesional batzuekin
alderatu ahal izatea, arazoei, gogoetei edota zalantzei buruz hitz
egitea...”.
2012/11/01
IKTak Haur Hezkuntzan; txoko bat baino gehiago
Zertan lagunduko gaituzte IKTak hezkuntzan? Zertarako nahi ditugu? Hona hemen Haur Hezkuntzako geletan zertarako izan behar diren IKTak egindako hausnarketa. BIRIBILKA 10. alean, eta azkena murrizketak direla eta, argitaratua.
2012/09/09
ZERGATIK EZ DAUDE MOSKETARI NESKAK?
Ziur gure gizarteko eskola guztietan, urtarrileko lehenego eguneko bilkuran, Olentzerok ekarritako opariez hitz egin genuela. Mosketarien proiektua (Hik Hasi-n argitaratua) horren ondorioz sortu zen. Proiektu horren bitartez, lagunen arteko elkartasuna eta hezkidetza landu genituen.
2011/08/22
JOKO HEURISTIKOA 3 URTEKO GELA BATEAN
Ikasturte hasieran, asmo berriak izaten ditugu. 3 urteko gela batean joko heuristikoa egitea bururatu zitzaigun, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan ibilia zen lagun baten esperientzia interesgarria entzun eta gero. Bibliografia bilatu, gelako ezaugarrietara egokitu, eta hementxe duzue ikasturte bateko esperientzia.
2010/10/15
...ETA MIRÓREN KOADRO BAT JAKINTZA ITURBURU BIHURTU ZEN
Proiektu hau egin nuen haurrekin, ikasturte honetan institutoan hasi dira. Beraiekin ausartu nintzen proiektuen bidez lan egitea eta benetan, nahiz eta zalantzak eta beldurrak izan, asko disfrutatu nuen. Gaur egun, nahiz eta gelan ez egon; beste proiektu batzuk ditut buruan. Espero dut nire burutik ateratzea eta blog honen bitartez partekatzeko aukera izatea. Bitartean, eta nire ikasle ohien omenaldiz hona hemen beste proiektu bat.
Maider, Ainara, Haritz, Aaron, Andrea, iñaki, Julen, Maite, Irati, Iñigo, Aitor, Josu Iván, Markel, Leire, Idoia, Miren, Asier, Xabier eta Marina; suerte on zuen etapa berrian.
Maider, Ainara, Haritz, Aaron, Andrea, iñaki, Julen, Maite, Irati, Iñigo, Aitor, Josu Iván, Markel, Leire, Idoia, Miren, Asier, Xabier eta Marina; suerte on zuen etapa berrian.
2010/09/02
GELA PRESTATZEN
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

