Eskoletan PROIEKTUEN bidez lan egiteak haurrei ahotsa ematea suposatzen du, horrez gain taldean ikasteko eta bizitzeko aukera ematen diegu.
Mostrando entradas con la etiqueta GIROAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta GIROAK. Mostrar todas las entradas
2016/09/01
2016/06/22
2016/05/18
2016/05/16
2016/04/04
AURPEGI ART
Artisten giroan proposamen desberdinak aurkezten ditut. Ikusi nola material desberdinekin (harriak, tapoiak, makilak, azalak ...) 3, 4 eta 5 urteko haurrek aurpegiak osatu dituzte.
2016/03/27
KIDEAK bideoa
Jadanik hiru ikasturte girokoa lan egiten.
Hoberena erlazioak, konplizitatea. Ikasleen artean, gurasoen artean eta familia eta eskola artean.
Hoberena erlazioak, konplizitatea. Ikasleen artean, gurasoen artean eta familia eta eskola artean.
2015/07/27
Zientzia gelan
ENCIENDE proiektua eskolan zientzia sustatu nahi du, horretarako urtero sari batzuk antolatzen ditu. Giroetan IKERLARIEN eta ARKITEKTOEN geletan izandako esperientzia aurkeztu dugu eta bigarren saria eman digute.
2014/12/15
KIDEAK erakusketa
Urte bat eta hiru hilabete eskas daramagu GIROka lanean; hots, Haur Hezkuntzako mailen arteko ekintza bost giro/espazio/gela desberdinetan(Ikerlariak, Herria, Artista, Arkitekto eta Mahai Jolasak) .
Erakusketa honetan gure hezkuntz esperientzia partekatu nahi dugu. Guretzat benetan baliogarria izaten ari da bi arrazoiengatik: euskara testuinguru eta eredu desberdinetan ematen delako eta ikasle, irakasle eta familien arteko sortzen den kidetasunagatik.

NON: Arangurengo Kultur Etxean (Eguzki plaza)
NOIZ: Abenduaren 16tik urtarrilaren 14ra; 17:00etatik 21:00ra
Zuen gustoko izatea espero dugu.
2014/10/07
Gelako telefonoa
Ikerlarien gelan tutu luze bat dugu. Belarrian ipintzen badugu, gelako beste puntan lagun batek kantatzen duena entzuten dugu. Ametsek esaten duen bezala: "mugikor bat dirudi"
Telefono hau egitea erraza da. Elektrizitaterako tutua eta bi inbutu. Tutua sabaitik gelako punta batetik bestera pitaz zintzilikatua dago.
Behin baino gehiago Ibai ikusi dut gora begirantz tutuaren bidea behatuz.
Aroa Mariarekin ados jartzen da entzuteko eta hitzegiteko txandak egiteko.

2014/09/29
GAZTAINEN BIDETXOA
Josuk gustokoa du arearen txokoan jolastea, gehien bat lagun gutxi daudenean. Bertan gauza aunitza aurki ditzake: hizotza (kriastalezko harritxo bat), maskorrak, tamaina desberdinetako ontziak, enbudoak, palak eta sardeak ... eta gaztainak. josuk gaztain guztiak arearen artean bilatu ditu eta gero bidtxoa egin du. bere lana bukatu eta gero beste txokobatera joan da.
2014/02/28
MIKADO
Aspaldiko jolasa. Nik gustokoa izan dut, baina Haur Hezkuntzakoekin jolasteko beldur ematen zidan makiltxoen punta dela eta. Orain dela bi hialabete Mahai Jolasen giroko apal batean ipini nuela, eta ez naiz batere damutzen. Haurrak MIKADOkin jolastea benetan gustura ibiltzen direla. Elkarrekin jolasten dira 3, 4 eta 5 urtekoak. Gertatutako konposizioa behatzen dute, poliki poliki maikiltxoak hartzen dituzte eta bukatzean zenbatzen dute ia nork duen gehiago.
2013/12/17
ANDONIREN IRRIA
Egunero hiru urtekoen gelara nihoan. Andoni ni ikusterakoan bere tutorearen atzean izkutatzen zen. Ni egunero agurtzen nuen, baina bera ez zidan aurpegirik ematen. Egunak joan eta egunak etorri, behin sorpresa bat izan genuen, Andoni mahai jolasen girora joateko prest zegoen. Oso gustura ibili zen jolas berriak ezagutzen: partxiseko fitxak, bloke logikoak e.a.
Hurrengo arratsaldean etxera nihoala, Andoni bere aitarekin eskolako sarreran zegoen, agurtu nuen eta berak irri polit bat oparitu zidan.
Hurrengo arratsaldean etxera nihoala, Andoni bere aitarekin eskolako sarreran zegoen, agurtu nuen eta berak irri polit bat oparitu zidan.
2013/11/18
ADIN DESBERDINAK GELA BATEAN
Giroetan gaudenean 3, 4 eta 5 urteko haurrak elkarrekin aritzen dira. Horrek ikasleentzako abantailak ditu:
- ERLAZIOAK. Aukera gehiago dituzte erlazio desberdinak izateko. Handiak ereduak dira, beraiek badakite eta eredu onak izaten ahalegitzen dira, bai jolasean bai euskaran. Laguntza beraien artean gune hauen ezaugarria da. Hiru urtekoen EGOKITZAPENA errezagoa ere gertatzen ari da.
- LASAITASUNA. Jolasak ez dira beraien artean oztopatzen. Joku sinbolikoa "zarata" ez da joku plastikoaren "zaratarekin" nahasten. Giro bakoitzak bere soinua du.
2013/11/01
GiRoaK eta PRoieKTuaK
Nahiz eta GIRO metodologian abenturan sartu, proiektuka lan egiten jarraitzen dugu. Goizez, lehendabiziko saioetan, haurrak aukeratzen duten giro desberdinetara doaz. Hamaiketakoa eta gero, eta ordutegien araberan, talde bakoitzak bere proiektuak aurrera eramaten dugu.
Zenbat dakiten haur hauek!!
Itsas animaliak from icarrica
POZIK liburua irakurri eta gero, ikasleek arrainak margotzeari ekin zioten. Arrainekin horma-irudi polit bat osatzen hasi ginen eta aldi berean arrainei izena jartzen eta bere ezaugarriak ikasten.Zenbat dakiten haur hauek!!
2013/10/17
OIHANen errebindikazioa
"Oihan mesedez Aiora lagunduko duzu? -. Ez, hori zure lana da. Zu zara irakaslea."
Ez nekien zer erantzun. ISILTASUNA.
Hurrengo egunean Oihanek giroetan egon ziren lankideak bere ekintzetan lagundu zituen.
Ez nekien zer erantzun. ISILTASUNA.
Hurrengo egunean Oihanek giroetan egon ziren lankideak bere ekintzetan lagundu zituen.
2013/10/15
ANEren begirada
Hiru urteko haurrak "mahai jolasak" gelara etorri dira. Kurtso hasieran gaude eta hiru urtekoek nire arreta berezia jasotzen dute. Hiru urteko bi haurrekin jolasean nenbilela Aneren begirada nabaritu nuen. Gure jolasak behatzen ari zen. Hurrengo egunean bera izan zen hiru urtekoei arreta berezia eman ziena. Irakasleen jarrera, gure jarrera, esatekorik badu.
2013/10/13
GIROAK: gure proiektu berria
Gure eskolako ezaugarriak ikusita: ikasle kopurua, irakasleri kopurua, gurasoen partaidetza, euskararen erabilpena, materialak, espazioa ... ekainean pauso bat aurrera ematea erabaki genuen eta orain urrian hortan gabiltza: behatzen eta behatzen, hitzegiten eta hitzegiten, pixkanaka pausoak ematen.
Irailan hiru egun izan genituen gela "arruntak" hankaz gora jartzeko eta lau giro egiteko. Haurren erabilpenarekin espazio hauek bere zentzua hartu dute eta oraindik egokitzen ari gara beraien beharretara.
Ikasleak ere metodologi honetara "egokitzen" ari dira. Agian bost urtekoak dira errutina honen aldaketa gehien nabaritzen ari direnak. GIROAK etiketaren bitartez hainbat pasadizo partekatuko ditut.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)