Mostrando entradas con la etiqueta PARTEKATZEKO. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta PARTEKATZEKO. Mostrar todas las entradas

2016/04/04

AURPEGI ART

Artisten giroan proposamen desberdinak aurkezten ditut. Ikusi nola material desberdinekin (harriak, tapoiak, makilak, azalak ...) 3, 4 eta 5 urteko haurrek aurpegiak osatu dituzte.

2015/07/27

Zientzia gelan

ENCIENDE proiektua eskolan zientzia sustatu nahi du, horretarako urtero sari batzuk antolatzen ditu. Giroetan IKERLARIEN eta ARKITEKTOEN geletan izandako esperientzia aurkeztu dugu eta bigarren saria eman digute.

2014/12/15

KIDEAK erakusketa

Urte bat eta hiru hilabete eskas daramagu GIROka lanean; hots, Haur Hezkuntzako mailen arteko ekintza  bost giro/espazio/gela desberdinetan(Ikerlariak, Herria, Artista, Arkitekto eta Mahai Jolasak) .
Erakusketa honetan gure hezkuntz esperientzia partekatu nahi dugu. Guretzat benetan baliogarria izaten ari da bi arrazoiengatik:  euskara testuinguru eta eredu desberdinetan ematen delako eta ikasle, irakasle eta familien arteko sortzen den kidetasunagatik.

NON: Arangurengo Kultur Etxean (Eguzki plaza)
NOIZ: Abenduaren 16tik urtarrilaren 14ra; 17:00etatik 21:00ra
Zuen gustoko izatea espero dugu.

2014/10/07

Gelako telefonoa

Ikerlarien gelan tutu luze bat dugu. Belarrian ipintzen badugu, gelako beste puntan lagun batek kantatzen duena entzuten dugu. Ametsek esaten duen bezala: "mugikor bat dirudi"
Telefono hau egitea erraza da. Elektrizitaterako tutua eta bi inbutu. Tutua sabaitik gelako punta batetik bestera  pitaz zintzilikatua dago.
Behin baino gehiago Ibai ikusi dut gora begirantz tutuaren bidea behatuz.
Aroa Mariarekin ados jartzen da entzuteko eta hitzegiteko txandak egiteko.

2014/09/29

GAZTAINEN BIDETXOA

Josuk gustokoa du arearen txokoan jolastea, gehien bat lagun gutxi daudenean. Bertan gauza aunitza aurki ditzake: hizotza (kriastalezko harritxo bat), maskorrak, tamaina desberdinetako ontziak, enbudoak,
palak eta sardeak ... eta gaztainak. josuk gaztain guztiak arearen artean bilatu ditu eta gero bidtxoa egin du. bere lana bukatu eta gero beste txokobatera joan da.

2014/04/03

Gomak eta seriazioak

Modan jarri dira eta guztiok eskumuturrean daramatzagu. Motibazio jadanik bazegoen eta gelako haur batzuk eskumuturrak egiten bazekiten eta prest zeuden gainentzekoei eraskustera.
Txinoetara joan, kolore desberdinetakoak erosi eta gelako asanbladan azaldu: "gaur gomekin matematilkak egingo ditugu. Eskumuturrak egiteko koloreek orden bat izango dute". Eskumutur tailerra harrakastatsua izan zen, matematikaz gain psikomotrizitate fina ere landu genuen.

2014/02/28

MIKADO

Aspaldiko jolasa. Nik gustokoa izan dut, baina Haur Hezkuntzakoekin jolasteko beldur ematen zidan makiltxoen punta dela eta. Orain dela bi hialabete Mahai Jolasen giroko apal batean ipini nuela, eta ez naiz batere damutzen. Haurrak MIKADOkin jolastea benetan gustura ibiltzen direla. Elkarrekin jolasten dira 3, 4 eta 5 urtekoak. Gertatutako konposizioa behatzen dute, poliki poliki maikiltxoak hartzen dituzte eta bukatzean zenbatzen dute ia nork duen gehiago.

2014/02/02

Irakurketa eta idazketa, familiak eta eskola

Haur Hezkuntzako azken urtean gizartearen "presioa" dela eta askotan gai hau familiekin hitzegin behar da. Hona hemen aurten egindako aurkezpena.

2013/11/01

GiRoaK eta PRoieKTuaK

Nahiz eta GIRO metodologian abenturan sartu, proiektuka lan egiten jarraitzen dugu. Goizez, lehendabiziko saioetan, haurrak aukeratzen duten giro desberdinetara doaz. Hamaiketakoa eta gero, eta ordutegien araberan, talde bakoitzak bere proiektuak aurrera eramaten dugu.

POZIK liburua irakurri eta gero, ikasleek arrainak margotzeari ekin zioten. Arrainekin horma-irudi polit bat osatzen hasi ginen eta aldi berean arrainei izena jartzen eta bere ezaugarriak ikasten.
Zenbat dakiten haur hauek!!

2013/09/17

Proiektuka lan egiten

Aurreko eguneanordenadorea "txukuntzen" ari nintzela, Lizarrako ILZtan gelan egindako proiektu batzuk power honen bitartez azaldu nituen.

2013/09/15

HITZAK SORTZEKO MAKINA

Interneten nenbilela makina hau aurkitu dut, liburutegi txokoan beste proposamen bat izateko. Erraza da egiteko, hona hemen pausoak. Jadanik dakigun hitzak egin ditzakegu. Baina irudimena landu nahi badugu hitz berriak sortu ditzakegu eta gero guztien artean sortutako hitzari esanahi bat bilatu.

2013/08/17

Gelarako jostailuak

Zer izan geletan, hura ikasi haurrek. Hona hemen helbide batzuekin oso jostailu interesgarriak gure hornitzeko eta erosteko. Edo eskulanetan trebea dena bere kabuz egiteko.

 Baten batek ez bada trebea beste hizkuntzetan erosteko hona hemen beste web batzuk:

2013/06/08

PIKO PIKO

Betiko jolasa da, baina ikasleek izena aldatu diote eta "come cocos" diote. Berdin dio. Zein jolas polita, zein erraza egiteko eta noski, irakasleen ikuspuntutik, zenbat gauza landu ditzakegu: testu deskribatzailea (nola egiten den); psikomotrizitate fina (tolestu eta mugitu arazi); zenbaketa (esan zenbaki bat) eta geometria (karratuak eta triangeluak); idazketa (triangelu bakoitzaren azpian idatzitako "sorpresa") eta irakurketa (idatzitako "sorpresa"). Jolasa bukatu eta gero lagunen atzetik galdezka ibiltzen dira: Esan zenbaki bat? Ze kolorea nahi duzu? Eta sortzen diren bikoteak alaitsu jolasten dira.

2013/05/08

NI ETA ZENBAKIAK

Haurrek bere inguruan zenbaki asko aurki ditzake. Batzuen esanahia ulertzen dute, beste batzuk helduek jarri dituzte, auskalo zertarako.

2013/04/21

TANGRAM

Aurten nagoen eskolan D ereduak bakarrik bost urte ditu. Horrek suposatzen du gauza asko oraindik antolatu gabe daudela. Aurreko astean TANGRAM erosi nuen eta matematika txokoan jarri nuen. Jolas berria denez harrakasta handia izan zuen, baina ez dakite zer egin dezakete piezekin. 
TANGRAMekin jolaseko proposamen hauek prestatu ditut, ia gustokoa duten.
 

2013/04/15

LUPA TXOKOA

Egun batean, gela biltzen haurrek lupa bat ikusi zuten. Hau emozioa! Zer egingo dugu luparekin? Haurrek txoko  bat antolatu genezakeen. Eta halaxe egin dugu: mahaitxo bat lortu gelan kokatu eta behatzeko gauzak (harriak, maskorrak, kakalardoak eta barraskiloak). Txoko honetara binaka goaz eta behatutako marrazkia egiten dugu.

2013/04/08

AURPEGI TAILERRA

Aurten tailerretan bakarrik (bakarrik?? nonbait irakurri dut bost baino gehiago izatekotan hobe dela errepikatzea) lau talde gara, hori dela eta proposamenak laster bukatzen ditugu. Jadanik taldeak aldatu ditugu, baina aurten proposamenak erabat ez aldatzea erabaki genuen. Horrela ikasleek saio batean izandako esperientziak beste une batetara transferitu ditzake. Proposamen berri honetan, aurrekoan bezala retroproiektorea, errotulagailuak eta beraien erretratuak aurkezten ditugu. Hainbat materialekin bere aurpegiak alda zezakeeten. Haur batzuentzat proposamena interesgarria zen, beste batzuk aurreko saioan egindako ekintzarekin jarraitzen zuten.

2013/03/18

Maketa

Indiarrak ttipietan bizi zirela oso argi genuen, baina non bizi ziren bakeroak? galdetu zuen Ikerrek. Ez genekien eta gaiari buruzko liburuetan informazioa aurkitu zuten Anek eta Saioak. Liburua ikusi eta gero Aimarrek beste burutazio bat izan zuen, bakeroen herriren maketa egitea. Binaka egin zituzten etxeak eta zer ziren erabaki (bankua, eskola, eliza, saloia, hotela, korta, jatetxea). Proiektua bukatzeko gurasoak maketa ikustera gonbidatu ditugu. Hau urduria eta poza!!


2013/03/12

Ttipiren txokoa

Inauterietarako mozorroak prestatu behar zirela eta, proiektu berri bat hasi ginen: BAKEROAK eta INDIARRAK. Joku sinbolikoaren (sukalde txokoa batzutan edo osasun etxera besteetan) txokoa aldatu da. Orain Ttipiren txokoa da. Indiarrez janzteko eta margotzeko aukera dago; badago ere "zaldi" bat trostan ibiltzeko, "sua" inguruan dantza egiteko eta ttipia, helduen begitik ezkutatzeko eta lagunekin une magikoak partekatzeko.

2013/02/07

EROSOTASUNA

Gelako giroa zaindu behar dugu. Neguko eguraldia dela eta kaletik sartu bezain laster botak kendu eta zapatak gelan eroso egoteko jartzen ditugu.