Mostrando entradas con la etiqueta haurrekin IRAKURTZEKO. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta haurrekin IRAKURTZEKO. Mostrar todas las entradas

2016/05/13

kAkA pUtzA

Bazen behin untxi bat gauza bat bakarrik esaten zekiena ... 
Eta behien eta berriro errepikatzen dugu hitza guztiak batera eta behin eta berriro parre egiten dugu "debekatuta" dagoen hitz bat esaten.

Stephanie Blake
ISBN 9788415756897

2014/10/01

AntxUmE bIzArdUnAk


Baziren behin hiru antxume: antxume txikia, antxume ertaina eta antxume handia; zubi bat zeharkatu

nahi zutena belar goxoa jateko. Baina zubi azpian munstro handi bat bizi zen. Nola engainatu munstroa belarra goxo-goxoa jateko?
Ipuin honek erakusten digu argitasuna eta zuhurtzia indarra baino eraginkorragoak direla. Horrez gain, ipuinak badu umore puntu polit bat.

Olalla González (moldaketa)
Federico Fernández (irudiak)
Manu López Gaseni (itzulpena)
ISBN 978-84-7681-820-6

2014/08/22

PIZTIAK BIZI DIREN LEKUAN

"Gau batez otso-larrua jantzi zuen Maxek eta hainbat gaiztakeria egin zituen". Bere gelan zigortua dagoelarik izugarrizko bidaia hasiko da, piztiak bizi diren lekura ailegatu arte. Ipuin honek haur literaturako urrezko lekua du. Haurrei bere barruko "mamuak" ezagutzeko, onartzeko eta gainditzeko aparta da.
Maurice Sendak
ISBN 978-84-8464-729-9

2014/04/02

PUAAGGG!!


Marisa bere baserrian bizi da, animaliez inguratuta. Marisak tortilla du gustoko. Hauek egin ahal izateko bost oilo ditu baserriko lurretan aske. Baina.. PUAGG!! Zertan ibili dira oilo hauek?
Oso liburu dibertigarria non onomatopeiak, errepikapena eta biko errimak estruktura alai bat ematen dizkio.
Eneko Etxegarai eta Eduardo Rodriguez
DENONARTEAN argitaletxea
ISBN 978-84-15756-20-0

Puagg!! from pkeizagirre on Vimeo.

2014/03/21

HARTZA EHIZATZERA GOAZ

Ipuin kateatua da honako hau; aita batek eta haren lau seme-alabek abentura ziragarri bati ekin diote: HARTZA EHIZATZERA DOAZ. Bidea, ordea, oztopoz beteta dago: belar altua, zeharkatu behar den ibai bat; lokatzez beteriko eremu luze bat ... Familiak aurrera egiten du, bere leloa errepikatuz (gelan "lehoi baten bila goaz" kantaren doinua ipini diogu) eta oztopo bakoitzari onomatopeia bat eskainiz ...
Ilustrazioei esker indar handia hartzen du ipuin klasiko honek. Naturako paisaje ederrak irudikatzen dituzten akuarelak eskaintzen ditu, zuribeltzeko eta koloretako irudiak tartekatuz.
Michael Rosen eta Helen Oxenbury
Itzultzailea Manu López Gaseni
Klandraka PAMIELA
ISBN 978 84 7681 735 3

2014/03/02

GABON HONTZA



Orrialdeetan aurrera joan ahala, Hontza bizi den zuhaitzeko adarretara bizilagun berriak iristen dira, zein bere berezko kantu eta hotsekin.
Gabon, Hontza liburak egitura errepikakorra du, horrez gain onomatopeiek askotariko soinuetara ohitzen laguntzen diete haurrei eta gure inguruneko txoriak ezagutzeko aukera ematen digu. Oso liburu aproposa da haurrekin eskolan irakurketa estrategiak garatzeko. Eta hori guztia gutxi balitz, umorez betetako ustekabeko amaiera dakar. 
Pat Hutchins
Manu López Gaseni Itzultzailea
ISBN:978-84-7681-772-8

2013/10/05

JoLaS eGiTeKo iPuiNaK

Gianni Rodariren ipuinak beti erakargarriak dira, ikasle eta irakasleentzat.
Milaka ume txunditu dituzte mundu guztian. Samurrak, unkigarriak, dibertigarriak-jolas egiteko ipuin hauek
liluratu eta harritzeko eta irudimena garatzeko gaitasuna dute, gainera irakurleen eskuuzten dute ipuin bakoitzaren bukaera. Zure baitan dago bukaera pozgarria edo tristea aukeratzea. 
Gaztelaniako bertsioa nahi baduz egin klik hemen.
ISBN: 978-84-8331-348-0
ELKAR argitaletxea

2013/08/19

ELMER

Haur literaturako klasiko hau orain euskaraz irakurtzeko eta disfrutatzeko aukera dugu, Klis-klasikoak projektuari esker.
Elmer elefantea ortzadarra bezain koloretsua da. Hori dela eta, bere taldeko elefanteek barre egiten diote. Besteek bezala elefante-koloreko azala balu, inork ez lioke barrerik egingo, eta horrek hobeto sentiaraziko luke Elmer, ezta? Ondorioek beste
zerbait erakusten dute, ordea.

David MCKEE (Aiora Jaka)
Argitaletxea: Erein 2012
ISBN: 978-84-9746-794-0

2013/07/23

EL CAZO DE LORENZO

Oso metafora polita desberdintasunak eta hoiek dakartzen zailtasunaz hitzegiteko eta hausnartzeko. Baten batek ez du lapikorik?

Isabelle Crrier
Edt. Juventud
ISBN: 978-84-261-3781-4

2013/04/25

LIBURU BAT

Liburuaren eguna erositako liburua harrakastatsua izan da 3 eta 4 urteko geletan. LIBURU BAT  liburu interaktibo sinple bezain geniala da. Liburua irakurtzerakoan haurrek partehartzaileak dira, hatzarekin ukituz  zer gertatzen den ikusteko. Orrialde bakoitzean sorpresa bat dago. Polita da ikustea liburu honek sortzen duen erakarpena eta  liburua bere eskuetan dagoenean nola kontatzen duten beraien artean. Liburu magikoa da.
Hervé Tullet
Ttarttalo 2013
ISBN: 978-84-9843-418-7

2013/02/12

MARTIN ZIKIN

Gelakide guziok badakigu asko zikinkeriei buruz eta liburua irakurri baino lehen bertan agertzen diren baino zikinkeri gehiago korroan esan ditugu. Gero gustura MARTINen abenturak entzun ditugu  eta guztiok aho batez esaten genion: "EZ HORI EGIN, MARTIN ZIKIN" 
David ROBERTS
Argitaletxea: Alberdania 2005
ISBN:978-84-96310-36-0

2012/12/19

Munduko Etxerik Handiena

Ipuin bat beste ipuin baten barruan; modu honetan azaldu nahi digu Leo Lionnik
 handiena ez dela beti hoberena. Bakoitzak behar desberdinak ditugu, eta behar hoien araberan egokiena erabaki behar dugu.
Leo Lionni
Joxe Mari Iturralde (itzultzailea)
36 orrialde
ISBN: 978-84-7681-567-0

2012/10/25

TXUPETEA NAHI DUT!

Nahiz eta gelako guztiek txupetea jadanik ez dute erabiltzen; Xabik ekarritako liburuaz disfrutatu dugu. Printzesak ere txupetea nahi du. Baina, zer egiten du esku horrek?
Batenbatek aldatzeko arrazoi on bat bakarrik behar du ...
ROSS, TONY
Argitaletxea: HIRIA, 2006
ISBN: 978-84-9797-015-0

2012/09/29

HIRU BIDELAPURRAK

Klasiko honek unkituak utzi die haurrei. Bide lapurrak oso gaiztoak dira, eta haurrei maltxurkeriak asko erakartzen dizkie. Baina, aldatzeko aukera da benetan gustatzen zaiena eta ipuina bukatzerakoan lasaitasunaren asperenak entzuten dira. 
Tomi Ungerer  
Koldo Eizagirre (itzultzailea) 
Kalandraka argitaletxea 48 orr.
ISBN: 978-84-8464-621-1 




2012/06/04

ZALDI URDIN BAT MARGOTU ZUEN ARTISTA

Batzutan gure ikasleei gauzak diren bezala margotzea esaten diegu. Baina, zergatik irudimenari trabak jartzen dizkiogu? Liburu honen testuak haurrei artistak izatera animatzen ditu (liburu honen autorea bezala); eta irudiak,  guztiak animaliak ezohiko koloreetan, irudimena hezitzeko aukera ematen du. Benetan politak!
Eric Carle
Manu Gaseni López Itzultzailea
30 orrialde
ISBN:978-84-7681-708-7

2012/04/28

en el bosque del perezoso

Batzutan liburuek ez dizkigute historio unkigarriak kontatzen, batzutan liburuen helburua egoera bat jakinzaraztea eta salatzea da. Hau da ba liburu hone helburua: urtero munduan 13 miloi baso hektarea desagertzen dira, eta horrekin batera animali aunitzen habitat.
Liburu hau oso bisuala da. Basoa desargetzen doaz eta bere zuhaitzetan nagia bilatu behar da.
Anouck Boisrobert; Louis Rigaud
Hipotèsi argitaletxea 2011
16 orrialde
Formatoa 16x30cm
ISBN 978-84-15170-12-9

2011/10/17

BURUKO HURA NORK EGIN ZION JAKIN NAHI ZUEN SATORTXOA

Edozein momentua ona da Werner Holzwarth eta Wolf Erlbruch sortutako liburu klasiko hau irakurtzeko. KALANDRAKA argitaletxeak orain dela gutxi beste formato batean argitaratu du.

Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxea from pkeizagirre on Vimeo.

2011/09/16

ESKOLA INKLUSIBOA

Ipuin polita bai helduok, bai ikasleak eskola inklusiboaz hausnarketa bat egiteko.

2011/05/15

ENANOS Y MASTODONTES

Noizbait liburudendetara sartzen naiz argitaletxeen nobedadeak ikustera. Aurreko egunean liburudendaren beheko apalategian, erdi ezkutaturik liburu hau aurkitu nuen: ENANOS Y MASTODONTES (Edt. Océano)
Animalien argazki izugarriak. Orriak zabaltzen dira eta horrela animalien atal  batzuen (tronpa; hankak; arrautzak...) benetazko tamaina ikusteko aukera dugu. Neurriak lantzeko oso aproposa.
Irudiaz gain, liburua galderaz josita dago, ikasteko gogoak sustatzeko.

2011/05/10

LA PARTE QUE FALTA


Esta obra es un clásico de la literatura infantil. Con un lenguaje e imágenes sencillas nos habla de la búsqueda y la exploración del entorno. Es una metáfora de la vida. En GOOGLE libros puedes ojearlo. El autor del libro, Shel Silverstein es poeta, cantautor, músico, compositor, guionista y reputado autor de libros para niños.