2012/02/02

Bloom taxonomia

Askotan programatzea zaila gertatzen da. Bloom-ek egindako taxonomia oso lagungarria da gure ikasleek duten ahalmen guztiak garatzen laguntzeko.

2012/01/18

ZERBIKAS

Azaroan zerbikas fundazioak antolatutako jardunaldietara joateko aukera izan nuen. Bertan IKASKETA ETA ZERBITZU SOLIDARIO metodologia  eta hainbat eskolek egindako esperientziak ezagutzera eman zuten. Benetan interesgarria; ikasleek ikasten dutena zerbaiterako balio duela konturatzen dira, eta horraz gain gizartea hobetzera laguntzen dute eta komunitatea sentitzen dira. Bi ikastetxeen esperientzia azpimarratu nahi ditut:

IRAKASTEN DUT, BERAZ, IKASTEN DUZU, EZTA?

Benetan ze garrantzitsua den gure lanan gure ingurua behatzea eta klasean egiten duguna eguneratzeko.

2011/11/22

Irakur gida 2010

 Hemen dugu berriro, Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko Haur Liburu Mintegiak argitaratzen du Irakur Gida. Euskaraz argitaratzen diren ia liburu guztiak irakurri ondoren, taldeak baloratu eta sailkatu egin ditu. Beraz, Mintegiak selekzio bat eskaintzen du urtero Haur eta Gazte literaturan kaleratu diren euskarazko liburu onenekin. Klik egin hemen gida irakurtzeko edota jeisteko.
Garai onak dira hauek ikasleei, lagunei, seme-alabei edo ilobei liburu on bat oparitzeko.

2011/11/21

CARLES PARELLADA

Carles PEDAGOGIA SISTEMIKA ezagutuarazteko hitzaldi hunkigarria eman zuen. Pedagogia Sistemikak laguntzen gaitu bai irakasleriari gure burua talde batean kokatzeko, bai haurrak bere burua taldean kokatzeko laguntzeko.
Izandako hitzaldia ikusi nahi baduz egin klik hemen.