2012/04/28

en el bosque del perezoso

Batzutan liburuek ez dizkigute historio unkigarriak kontatzen, batzutan liburuen helburua egoera bat jakinzaraztea eta salatzea da. Hau da ba liburu hone helburua: urtero munduan 13 miloi baso hektarea desagertzen dira, eta horrekin batera animali aunitzen habitat.
Liburu hau oso bisuala da. Basoa desargetzen doaz eta bere zuhaitzetan nagia bilatu behar da.
Anouck Boisrobert; Louis Rigaud
Hipotèsi argitaletxea 2011
16 orrialde
Formatoa 16x30cm
ISBN 978-84-15170-12-9

2012/04/23

LIBURU EGUNA

Liburuek bizitza koloreztatzen dute.
Liburuei esker, egan egin dezakegu.
Zain ditzagun liburuak eta zain dezagun kultura.
Zain ditzagun gure buruak.

2012/04/04

ABARZUZAKO HERRIA AMETS EGITEN

Krisia dela eta, badirudi batzutan galdutak gaudela, eta ezin dugu ahaztu amets egiten jarraitu behar dugula eta altxatu behar garela eta jarraitu.
Bai polita ABARZUZAko amets hau!! Landa Eskolek, nahiz eta txikiak izan lan handia egiten dute gure herriak eta lurraldeak bizirik mantentzeko.

2012/03/25

ALFREDO HOYUELOS

Aurreko ostegunean Alfredok DOKUMENTAZIOAri buruz emandako mintegi bat bukatu genuen. Benetan asko ikasi dut mintegi honetan. Dokumentatzea ez da argazkiak ateratzea, haurren prozesuak familiei, eskolari eta haurrei ezagutzera ematea baizik. Bide batez gu geuk haurren dugun irudia, eskolaren irudia (lehenego eta bigarren azala) eta eskolaren irudia aurkezten dugu. Horrek hausnarketarko bide bat irekitzen digu eta honen bitartez gure lana hobetzeko aukera dugu. MILA ESKER!!

2012/03/06

Martinet Ripollet

Aurten berriro izan dugu Martinet eskolako irakasleak entzuteko plazerra. Beraien esperientzia benetan lagungarria da.Beraien ekarpena niretzat suposatu duena hiru hitzetan laburtu nahi nuke:
  • AUSARDIA : guztiok geure buruari jartzen dizkiogun mugak apurtzeagatik eta nahiz eta askok ez ulertu, proiektu berritzaile bat eskolan txertatzeagatik.
  • HAUSNARKETA: eguneroko lanari bizia emanez, lan errutinario egin gabe eta  eguneroko uneak disfrutatuz etorkizunera begiratuz.
  • ERRESPETUA: sakona haurren prozesuetan eta beraien proiektua ulertzen ez dutenengan.