2011/09/16

ESKOLA INKLUSIBOA

Ipuin polita bai helduok, bai ikasleak eskola inklusiboaz hausnarketa bat egiteko.

2011/08/22

JOKO HEURISTIKOA 3 URTEKO GELA BATEAN

Ikasturte hasieran, asmo berriak izaten ditugu. 3 urteko gela batean joko heuristikoa egitea bururatu zitzaigun, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan ibilia zen lagun baten esperientzia interesgarria entzun eta gero. Bibliografia bilatu, gelako ezaugarrietara egokitu, eta hementxe duzue ikasturte bateko esperientzia.

2011/05/30

SAKANA ZONALDEKO ESKOLAK

Olazti; Urdiain, Iturmendi eta Arbizu eskolako ikasle eta irakasleak aurten PELUTXE PROIEKTUA aurrera eraman dute. Proiektu telekolaboratibo honen bitartez herriko mugak apurtu dituzte; eskolako ateak zabaldu eta euskara plazara atera.
Mila esker zuen arreragatik!!

2011/05/15

ENANOS Y MASTODONTES

Noizbait liburudendetara sartzen naiz argitaletxeen nobedadeak ikustera. Aurreko egunean liburudendaren beheko apalategian, erdi ezkutaturik liburu hau aurkitu nuen: ENANOS Y MASTODONTES (Edt. Océano)
Animalien argazki izugarriak. Orriak zabaltzen dira eta horrela animalien atal  batzuen (tronpa; hankak; arrautzak...) benetazko tamaina ikusteko aukera dugu. Neurriak lantzeko oso aproposa.
Irudiaz gain, liburua galderaz josita dago, ikasteko gogoak sustatzeko.

2011/05/10

LA PARTE QUE FALTA


Esta obra es un clásico de la literatura infantil. Con un lenguaje e imágenes sencillas nos habla de la búsqueda y la exploración del entorno. Es una metáfora de la vida. En GOOGLE libros puedes ojearlo. El autor del libro, Shel Silverstein es poeta, cantautor, músico, compositor, guionista y reputado autor de libros para niños.