2013/02/12

MARTIN ZIKIN

Gelakide guziok badakigu asko zikinkeriei buruz eta liburua irakurri baino lehen bertan agertzen diren baino zikinkeri gehiago korroan esan ditugu. Gero gustura MARTINen abenturak entzun ditugu  eta guztiok aho batez esaten genion: "EZ HORI EGIN, MARTIN ZIKIN" 
David ROBERTS
Argitaletxea: Alberdania 2005
ISBN:978-84-96310-36-0

2013/02/07

EROSOTASUNA

Gelako giroa zaindu behar dugu. Neguko eguraldia dela eta kaletik sartu bezain laster botak kendu eta zapatak gelan eroso egoteko jartzen ditugu.

2013/01/30

Bizi Toki eskola ezagutuz

KUMALDI Guraso Elkarteak, datorren Otsailak 4, astelehenarekin, 18.00tan  Hormiga Atomikan, BIZI TOKI ezagutzeko aukera emanen digu.

" Bizi toki ez da eskola alternatibo bat, baizik eta alternatiba bat eskolari".  www.bizitoki.org

2013/01/29

AREA TXOKOA

Eskola berrira aiegatzean jadanik antolatua zegoen txokoa, eta bai ikasleentzat eta bai niretzat interesgarria da.
Kurtso hasieran ikasleak "altxorraren bila" jolasten ziren are artean zegoen harriak eta kanikak aurkituz. Gero, harriak kendu eta tamaina desberdineko itsas maskorraz aritu dira. Eta azken honetan metal desberdineko gauzak gorde ditut, gero iman batekin egindako kanaberaz "harrapatzeko". Zenbakuntza eta esperimentazioa dira txoko honen oinarriak.


2013/01/22

Nafarroa D Eredua

Eta matrikulazio garai iritsi zaigu. Ongi azaldu behar dugu gure ereduarena bantailak.