Argia eta itzalen proiektua nahiko esperimentala izan da, hala ere idazketa eta irakurketarko uneak izan ditugu. Bideo batean ipuin bat itzalekin ikusi genuen, eta gu bat egitera animatu ginen. Hiru silueta genituen: dordoka, olagarroa eta itsasontzia; hauek izan ziren ipuinaren protagonistak. Ikasle bakoitzak, txandaka, ipuinaren zatitxo bat asmatu zuen eta nik beraiek esandakoa idazen nuen. Bukatzerakoan izenburua erabaki genuen. Beste egun batean testuari zegokien argazkiak atera genituen. Eta hona hemen gure lanaren ondorioa.