Ikasturtea hasi da; lankideak agurtu, berriak ezagutu, bilerak eta ... gelak prestatu eta txukundu behar ditugu. Espazioak ere hezitzen du; hona hemen hori buruz argitaratutako artikulu bat GURE GELA: LAU PARETA BAINO GEHIAGO . Bertan aipatzen den bezala, gure gelak ezezik pasalekuak eta komunak prestatu ditzakegu. Pasa den kurtsoan haurrek egindako marrazkiak handitu (3 urtekoek trizikloak egin zituzten eta 4 urtekoek arraina)eta komunean kopiatu eta gero margotu genituen. Bai polita geratu zela! Miróren obra bat dirudi