2012/11/18

Bertziklapena, materialak eta elkarlana

Jostailu gehienak plastikozkoak dira. Plastikoa ez dela  oso materiala  interesgarria gelan izateako deritzot. Gainera, egurra ezezik, beste material bateko jostailuak aurkitzea ez da erraza.
Kontenedore batean kartoizko zilindroak aurkitu nituen eta eskolan beste erabilera ematea bururatu zitzaidan. Gelara eraman nituen eta lehenik eta behin korroan pentsatu genuen zer egin genazekeen hoiekin (zezenen adarrak, dorreak, turutak ...) azkenean eraikuntza txokoan kokatu genituen. Benetan dorre altuak egiten zituzten ikasleek, baina apurtzerakoan zaratatsuak eta harriskutsuak. Moztea erabaki nuen. Ikasleei etxean laguntza eskatzea esan nien, ikusita erantzunik ez zegoela korreo bat bidali diet eta gurasoak laster prest elkarlanarako. Orain neurri desberdinetako zilindroak ditugu, errazago haurrek erabiltzeko eta aberatsagoa eraikuntza desberdinak egiteko.