Inauterietarako mozorroak prestatu behar zirela eta, proiektu berri bat hasi ginen: BAKEROAK eta INDIARRAK. Joku sinbolikoaren (sukalde txokoa batzutan edo osasun etxera besteetan) txokoa aldatu da. Orain Ttipiren txokoa da. Indiarrez janzteko eta margotzeko aukera dago; badago ere "zaldi" bat trostan ibiltzeko, "sua" inguruan dantza egiteko eta ttipia, helduen begitik ezkutatzeko eta lagunekin une magikoak partekatzeko.