Eskoletan PROIEKTUEN bidez lan egiteak haurrei ahotsa ematea suposatzen du, horrez gain taldean ikasteko eta bizitzeko aukera ematen diegu.
2013/04/08
AURPEGI TAILERRA
Aurten tailerretan bakarrik (bakarrik?? nonbait irakurri dut bost baino gehiago izatekotan hobe dela errepikatzea) lau talde gara, hori dela eta proposamenak laster bukatzen ditugu. Jadanik taldeak aldatu ditugu, baina aurten proposamenak erabat ez aldatzea erabaki genuen. Horrela ikasleek saio batean izandako esperientziak beste une batetara transferitu ditzake.
Proposamen berri honetan, aurrekoan bezala retroproiektorea, errotulagailuak eta beraien erretratuak aurkezten ditugu. Hainbat materialekin bere aurpegiak alda zezakeeten. Haur batzuentzat proposamena interesgarria zen, beste batzuk aurreko saioan egindako ekintzarekin jarraitzen zuten.