Betiko jolasa da, baina ikasleek izena aldatu diote eta "
come
cocos"
diote. Berdin dio. Zein jolas polita, zein erraza egiteko eta
noski, irakasleen ikuspuntutik, zenbat gauza landu ditzakegu: testu
deskribatzailea (
nola egiten den); psikomotrizitate fina (
tolestu eta
mugitu arazi); zenbaketa (
esan zenbaki bat) eta geometria (
karratuak eta triangeluak); idazketa (
triangelu bakoitzaren azpian idatzitako "sorpresa") eta irakurketa (
idatzitako "sorpresa"). Jolasa bukatu eta gero lagunen atzetik galdezka ibiltzen dira:
Esan zenbaki bat? Ze kolorea nahi duzu? Eta sortzen diren bikoteak alaitsu jolasten dira.