2014/03/17

PATIO vs ATSENALDI

Azken bolada atsenaldi garaian ikasle batzuk ez dute patiora joan nahi, gelan lasai geratu nahi dute. Eta nik batzutan uzten diet; gela barruan bakoitzak bere gauzetan.
Atsedenaldian gelan geratzen diren ikasleen generoa behatu nuen, eta bai neska eta bai mutila (mugituak deitzen diegun hoietakoak gainera) lasai geratzen ziren.
Nire ikasleek erakutsi didate atsedenaldia ez dela beti korrika egitea. Batzutan haurrek atsedena hartzeko lasaitasuna behar dute eta hori patio garaian, eskolako haur guztiak batera daudenean, ez da lortzen.