Ikerlarien gelan tutu luze bat dugu. Belarrian ipintzen badugu, gelako beste puntan lagun batek kantatzen duena entzuten dugu. Ametsek esaten duen bezala: "mugikor bat dirudi"
Telefono hau egitea erraza da. Elektrizitaterako tutua eta bi inbutu. Tutua sabaitik gelako punta batetik bestera pitaz zintzilikatua dago.
Behin baino gehiago Ibai ikusi dut gora begirantz tutuaren bidea behatuz.
Aroa Mariarekin ados jartzen da entzuteko eta hitzegiteko txandak egiteko.