2012/11/25

Irakur Gida 2011

 Hemen dugu berriro, Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko Haur Liburu Mintegiak argitaratzen du Irakur Gida. Euskaraz argitaratzen diren ia liburu guztiak irakurri ondoren, taldeak baloratu eta sailkatu egin ditu. Beraz, Mintegiak selekzio bat eskaintzen du urtero Haur eta Gazte literaturan kaleratu diren euskarazko liburu onenekin. Klik egin hemen gida irakurtzeko edota jeisteko.
Garai onak dira hauek ikasleei, lagunei, seme-alabei edo ilobei liburu on bat oparitzeko.

2012/11/22

2012/11/20

IRINA TAILERRA

Hasitakoa bukatu da eta hona hemen egindako argazki batzuk.

2012/11/19

MUNDUAK ELKARLOTUZ

Munduak Elkarlotuz hezkuntzazko proposamena da: ikasgelako jarduera eta online elkarlana uztartzen ditu. Bertan, hainbat herrialdetako 16.000 ikasle baino gehiagok hartzen  dute parte. Aurtengo edizioaren ardatza eta leloa hau da: MUNDU BIDEZKOAGO BATERAKO ERREZETAK eta ipini dituzten helburuak 
hauxek dira:
  1. Tokiko kontsumo-errealitatea behatu eta zein den ezagutzea
  2. Elikagaiak kontsumitzean ditugun jarduerak aztertzea
  3. Bestelako kontsumo-aukera arduratsuez gogoeta egitea

2012/11/18

Bertziklapena, materialak eta elkarlana

Jostailu gehienak plastikozkoak dira. Plastikoa ez dela  oso materiala  interesgarria gelan izateako deritzot. Gainera, egurra ezezik, beste material bateko jostailuak aurkitzea ez da erraza.
Kontenedore batean kartoizko zilindroak aurkitu nituen eta eskolan beste erabilera ematea bururatu zitzaidan. Gelara eraman nituen eta lehenik eta behin korroan pentsatu genuen zer egin genazekeen hoiekin (zezenen adarrak, dorreak, turutak ...) azkenean eraikuntza txokoan kokatu genituen. Benetan dorre altuak egiten zituzten ikasleek, baina apurtzerakoan zaratatsuak eta harriskutsuak. Moztea erabaki nuen. Ikasleei etxean laguntza eskatzea esan nien, ikusita erantzunik ez zegoela korreo bat bidali diet eta gurasoak laster prest elkarlanarako. Orain neurri desberdinetako zilindroak ditugu, errazago haurrek erabiltzeko eta aberatsagoa eraikuntza desberdinak egiteko.