2013/10/17

OIHANen errebindikazioa

"Oihan mesedez Aiora lagunduko duzu? -. Ez, hori zure lana da. Zu zara irakaslea."
Ez nekien zer erantzun. ISILTASUNA.
Hurrengo egunean Oihanek giroetan egon ziren lankideak bere ekintzetan lagundu zituen.

2013/10/15

ANEren begirada

Hiru urteko haurrak "mahai jolasak" gelara etorri dira. Kurtso hasieran gaude eta hiru urtekoek nire arreta berezia jasotzen dute. Hiru urteko bi haurrekin jolasean nenbilela Aneren begirada nabaritu nuen. Gure jolasak behatzen ari zen. Hurrengo egunean bera izan zen hiru urtekoei arreta berezia eman ziena. Irakasleen jarrera, gure jarrera, esatekorik badu.

2013/10/13

GIROAK: gure proiektu berria

Gure eskolako ezaugarriak ikusita: ikasle kopurua, irakasleri kopurua, gurasoen partaidetza, euskararen erabilpena, materialak, espazioa ... ekainean pauso bat aurrera ematea erabaki genuen eta orain urrian hortan gabiltza: behatzen eta behatzen, hitzegiten eta hitzegiten, pixkanaka pausoak ematen.
Irailan hiru egun izan genituen gela "arruntak" hankaz gora jartzeko eta lau giro egiteko. Haurren erabilpenarekin espazio hauek bere zentzua hartu dute eta oraindik egokitzen ari gara beraien beharretara.
Ikasleak ere metodologi honetara "egokitzen" ari dira. Agian bost urtekoak dira errutina honen aldaketa gehien nabaritzen ari direnak. GIROAK etiketaren bitartez hainbat pasadizo partekatuko ditut.

2013/10/05

JoLaS eGiTeKo iPuiNaK

Gianni Rodariren ipuinak beti erakargarriak dira, ikasle eta irakasleentzat.
Milaka ume txunditu dituzte mundu guztian. Samurrak, unkigarriak, dibertigarriak-jolas egiteko ipuin hauek
liluratu eta harritzeko eta irudimena garatzeko gaitasuna dute, gainera irakurleen eskuuzten dute ipuin bakoitzaren bukaera. Zure baitan dago bukaera pozgarria edo tristea aukeratzea. 
Gaztelaniako bertsioa nahi baduz egin klik hemen.
ISBN: 978-84-8331-348-0
ELKAR argitaletxea