Urtean zehar liburutegiko liburuak aldatzen ditut, berritzerakoan jalinmina sustatzen delako. Egipto buruzko bi liburu eta Nathional Geographic aldizkari batzuk jarri genituen gelako liburutegian. Ikasleak laster konturatu ziren eta interes handiz irakurtzen hasi ziren. Halako batean haur batek liburuen argazki baten fotokopia eskatu zidan. Argazkiaren azpiko testua irakurri nion eta fotokopia atera genuen. Poz pozik bere lagunei erakutsi zion eta nola ez, gainontzeko guztiak fotokopiak nahi zituzten.
Fotokopien esker ikasleen interesaz konturatu nintzen, eta horrela proiektua bideratu nuen. Argazki bakoitzetik bi fotokopia atera nituen; bat ikasleentzat eta bestea hormairudiak egiteko. Lau ormairudi egin genituen ondoko gaiekin: "MOMIAK ETA SARKOFAGOAK"; "EGIPTOKO ESKULTURAK", "EGIPTOKO PAISAJEAK" eta "EGIPTOKO MARRAZKIAK".