Jadanik geometria lantzeko plastika erabili dugu. Juanjo Cardenasek egindako hurrengo aurkezpenean oso proposamen polita erakusten digu marra zuzenak eta paralekin, bihurgunekin eta borobilekin bizipenak izateko.
Eskoletan PROIEKTUEN bidez lan egiteak haurrei ahotsa ematea suposatzen du, horrez gain taldean ikasteko eta bizitzeko aukera ematen diegu.
2014/01/10
2014/01/08
MARTINET Jardunaldiak
El Martinet Eskolak CONSONÀNCIES Jardunaldiak prestatu ditu.
Martxoaren 28, 29 eta 30an Ripolleten ospatuko dira. Hiru egin hauetan tailerrak, hitzaldiak eta El Martinet eskolara bisitak antolatu dituzte eskolako irakasleriak, Associació Amics del Martinetek, UABko ICEk eta Ripollet udaletxeko Kultura Patronatoak.
Egitaraua
Izena ematea

2013/12/19
cOn OjOS dE nIñA
Tonucciren azken liburua irakurtzeko aukera dugu. Oraingoan Amparo Tomérekin batera idatzi du. Tomék hausnartzeko hainbat testu eskeintzen dizkigu. Tonuccik hausnartzeko hainbat biñeta.Zenbat egin dugu eta zenbat egiteko geratzen zaigu.
Con Ojos de Niña Tonucci etaTomé
GRAÓ argitaletxea
EAN13: 9788499805191
2013/12/17
ANDONIREN IRRIA
Egunero hiru urtekoen gelara nihoan. Andoni ni ikusterakoan bere tutorearen atzean izkutatzen zen. Ni egunero agurtzen nuen, baina bera ez zidan aurpegirik ematen. Egunak joan eta egunak etorri, behin sorpresa bat izan genuen, Andoni mahai jolasen girora joateko prest zegoen. Oso gustura ibili zen jolas berriak ezagutzen: partxiseko fitxak, bloke logikoak e.a.
Hurrengo arratsaldean etxera nihoala, Andoni bere aitarekin eskolako sarreran zegoen, agurtu nuen eta berak irri polit bat oparitu zidan.
Hurrengo arratsaldean etxera nihoala, Andoni bere aitarekin eskolako sarreran zegoen, agurtu nuen eta berak irri polit bat oparitu zidan.
2013/12/09
IRAKUR GIDA 2012
Hemen dugu berriro, Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko Haur Liburu Mintegiak argitaratzen du Irakur Gida.
Euskaraz argitaratzen diren ia liburu guztiak irakurri ondoren,
taldeak baloratu eta sailkatu egin ditu. Beraz, Mintegiak selekzio bat
eskaintzen du urtero Haur eta Gazte literaturan kaleratu diren euskarazko liburu onenekin. Klik egin hemen gida irakurtzeko edota jeisteko.
Garai onak dira hauek ikasleei, lagunei, seme-alabei edo ilobei liburu on bat oparitzeko.
Garai onak dira hauek ikasleei, lagunei, seme-alabei edo ilobei liburu on bat oparitzeko.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)