2014/03/20

INFANTIL En cuerpo y alma

Cudernos de Pedagogía aldizkariak, martxoko alean Haur Hezkuntzari buruzko gaiaz hainbat artikulu argitaratu ditu:
* Maestros y maestras con deseo de aprender.- Autoría compartida
* Leemos, escribimos o ¿qué hacemos?.- Autoría compartida
* El cuerpo.- Amparo la Moneda
* La mente.-David Villalta
* Las emociones.-Jose Mª Toro Alé
* Una escuela con alma.- Maita Cordero Ayuso

2014/03/17

PATIO vs ATSENALDI

Azken bolada atsenaldi garaian ikasle batzuk ez dute patiora joan nahi, gelan lasai geratu nahi dute. Eta nik batzutan uzten diet; gela barruan bakoitzak bere gauzetan.
Atsedenaldian gelan geratzen diren ikasleen generoa behatu nuen, eta bai neska eta bai mutila (mugituak deitzen diegun hoietakoak gainera) lasai geratzen ziren.
Nire ikasleek erakutsi didate atsedenaldia ez dela beti korrika egitea. Batzutan haurrek atsedena hartzeko lasaitasuna behar dute eta hori patio garaian, eskolako haur guztiak batera daudenean, ez da lortzen.

2014/03/02

GABON HONTZA



Orrialdeetan aurrera joan ahala, Hontza bizi den zuhaitzeko adarretara bizilagun berriak iristen dira, zein bere berezko kantu eta hotsekin.
Gabon, Hontza liburak egitura errepikakorra du, horrez gain onomatopeiek askotariko soinuetara ohitzen laguntzen diete haurrei eta gure inguruneko txoriak ezagutzeko aukera ematen digu. Oso liburu aproposa da haurrekin eskolan irakurketa estrategiak garatzeko. Eta hori guztia gutxi balitz, umorez betetako ustekabeko amaiera dakar. 
Pat Hutchins
Manu López Gaseni Itzultzailea
ISBN:978-84-7681-772-8

2014/02/28

MIKADO

Aspaldiko jolasa. Nik gustokoa izan dut, baina Haur Hezkuntzakoekin jolasteko beldur ematen zidan makiltxoen punta dela eta. Orain dela bi hialabete Mahai Jolasen giroko apal batean ipini nuela, eta ez naiz batere damutzen. Haurrak MIKADOkin jolastea benetan gustura ibiltzen direla. Elkarrekin jolasten dira 3, 4 eta 5 urtekoak. Gertatutako konposizioa behatzen dute, poliki poliki maikiltxoak hartzen dituzte eta bukatzean zenbatzen dute ia nork duen gehiago.

2014/02/02

Irakurketa eta idazketa, familiak eta eskola

Haur Hezkuntzako azken urtean gizartearen "presioa" dela eta askotan gai hau familiekin hitzegin behar da. Hona hemen aurten egindako aurkezpena.