2014/09/29

GAZTAINEN BIDETXOA

Josuk gustokoa du arearen txokoan jolastea, gehien bat lagun gutxi daudenean. Bertan gauza aunitza aurki ditzake: hizotza (kriastalezko harritxo bat), maskorrak, tamaina desberdinetako ontziak, enbudoak,
palak eta sardeak ... eta gaztainak. josuk gaztain guztiak arearen artean bilatu ditu eta gero bidtxoa egin du. bere lana bukatu eta gero beste txokobatera joan da.

2014/08/22

PIZTIAK BIZI DIREN LEKUAN

"Gau batez otso-larrua jantzi zuen Maxek eta hainbat gaiztakeria egin zituen". Bere gelan zigortua dagoelarik izugarrizko bidaia hasiko da, piztiak bizi diren lekura ailegatu arte. Ipuin honek haur literaturako urrezko lekua du. Haurrei bere barruko "mamuak" ezagutzeko, onartzeko eta gainditzeko aparta da.
Maurice Sendak
ISBN 978-84-8464-729-9

2014/05/04

HeRRiTaRGo GLoBaLa

"Herritargo globala" bilduma lau liburuak pdf formatuan doan deskargatzeko prest daukazu. Hauxe dira tituloak:

  • Herritargo globaralako hezkuntza eta ikastetxeak; begirada eraldatzaileak
  • Eskola aldatzeko arrastoak
  • Protozoo intsumisoak: Herritargoa eta kontsumo arduratsua
  • Hezkuntza-zentro eraldatzaileak: Herritargo globala eta eraldakuntza soziala

2014/04/03

Gomak eta seriazioak

Modan jarri dira eta guztiok eskumuturrean daramatzagu. Motibazio jadanik bazegoen eta gelako haur batzuk eskumuturrak egiten bazekiten eta prest zeuden gainentzekoei eraskustera.
Txinoetara joan, kolore desberdinetakoak erosi eta gelako asanbladan azaldu: "gaur gomekin matematilkak egingo ditugu. Eskumuturrak egiteko koloreek orden bat izango dute". Eskumutur tailerra harrakastatsua izan zen, matematikaz gain psikomotrizitate fina ere landu genuen.

2014/04/02

PUAAGGG!!


Marisa bere baserrian bizi da, animaliez inguratuta. Marisak tortilla du gustoko. Hauek egin ahal izateko bost oilo ditu baserriko lurretan aske. Baina.. PUAGG!! Zertan ibili dira oilo hauek?
Oso liburu dibertigarria non onomatopeiak, errepikapena eta biko errimak estruktura alai bat ematen dizkio.
Eneko Etxegarai eta Eduardo Rodriguez
DENONARTEAN argitaletxea
ISBN 978-84-15756-20-0

Puagg!! from pkeizagirre on Vimeo.