2014/12/15

KIDEAK erakusketa

Urte bat eta hiru hilabete eskas daramagu GIROka lanean; hots, Haur Hezkuntzako mailen arteko ekintza  bost giro/espazio/gela desberdinetan(Ikerlariak, Herria, Artista, Arkitekto eta Mahai Jolasak) .
Erakusketa honetan gure hezkuntz esperientzia partekatu nahi dugu. Guretzat benetan baliogarria izaten ari da bi arrazoiengatik:  euskara testuinguru eta eredu desberdinetan ematen delako eta ikasle, irakasle eta familien arteko sortzen den kidetasunagatik.

NON: Arangurengo Kultur Etxean (Eguzki plaza)
NOIZ: Abenduaren 16tik urtarrilaren 14ra; 17:00etatik 21:00ra
Zuen gustoko izatea espero dugu.

2014/12/09

IRAKUR GIDA 2013

Abenduero bezala, hemen dugu berriro, Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko Haur Liburu Mintegiak argitaratzen du Irakur Gida. Euskaraz argitaratzen diren ia liburu guztiak irakurri ondoren, taldeak baloratu eta sailkatu egin ditu. Beraz, Mintegiak selekzio bat eskaintzen du urtero Haur eta Gazte literaturan kaleratu diren euskarazko liburu onenekin. Klik egin hemen gida irakurtzeko edota jeisteko.
Garai onak dira hauek ikasleei, lagunei, seme-alabei edo ilobei liburu on bat oparitzeko.

2014/10/31

Libertad y límites. Amor y respeto

Rebeca Wilden beste liburu bat ezagutzen nuen "Educar para ser" eta herriko liburutegian,gurasoentzako apalategian, aurkitu nuenean harritu nintzen. Are gehiago bibliotekariak esan zidanean askotan maileguz ematen zenean.
Nik ere irakurri dut, eta benetan lagungarria eskolan sartu garen giroko metodologia aurrera eramateko. Jolas librea bai; baina espazioa, giroa zaindu behar dugu haurrei zihurtasuna emanez. Mugak ere zihurtasuna ematen dute. Eta gure erlazioak eskolako haurrekin zaindu behar ditugu ere; maitasuna emanez eta bere prozesuak errespetatuz.
Liburua irakurtzeko irudian klik egin.
"Haur bat ongi sentitzen bada, ez da gaizki portatzen" Rebeca Wild

2014/10/29

El derecho a ser escuchado

"El verbo jugar se puede  conjugar sólo con el verbo dejar: dejar jugar" Francesco Tonucci
Segunda sesión: "El derecho a ser escuchado". Jornadas Francesco Tonucci. from Rosa Sensat on Vimeo.

2014/10/07

Gelako telefonoa

Ikerlarien gelan tutu luze bat dugu. Belarrian ipintzen badugu, gelako beste puntan lagun batek kantatzen duena entzuten dugu. Ametsek esaten duen bezala: "mugikor bat dirudi"
Telefono hau egitea erraza da. Elektrizitaterako tutua eta bi inbutu. Tutua sabaitik gelako punta batetik bestera  pitaz zintzilikatua dago.
Behin baino gehiago Ibai ikusi dut gora begirantz tutuaren bidea behatuz.
Aroa Mariarekin ados jartzen da entzuteko eta hitzegiteko txandak egiteko.