2016/03/27

KIDEAK bideoa

Jadanik hiru ikasturte girokoa lan egiten.
Hoberena erlazioak, konplizitatea. Ikasleen artean, gurasoen artean eta familia eta eskola artean.

2015/07/30

Wynne Harlen

Gustokoa ditudan pedagogia idazkien autorea ezagutzea eta entzutea beti pozgarria da. Scotish emakume hau fisikoa da eta hezkuntza eta zientziak maite ditu; hori dela eta bere bizitza osoa darama horri buruz ikertzen eta benetan lagungarria da idatzitakoa.

2015/07/27

Zientzia gelan

ENCIENDE proiektua eskolan zientzia sustatu nahi du, horretarako urtero sari batzuk antolatzen ditu. Giroetan IKERLARIEN eta ARKITEKTOEN geletan izandako esperientzia aurkeztu dugu eta bigarren saria eman digute.

2015/03/03

ASPERTZEN NAIZ

Gaur egungo gurasoak kezkatzen dira bere seme-alabek "aspertzen naiz" esaten dutenean.
Gaur egungo haurrek informazio gainezka dute edozein gaietaz, eta ona da?
Hurrengo artikulua oso intersgarria iruditu zait:"Mamá: no puedo pararlos pensamientos que me vienen a la cabeza". Eta formulak nahi dutenentzat, bukaeran oso dekalogo interesgarria.

2014/12/15

KIDEAK erakusketa

Urte bat eta hiru hilabete eskas daramagu GIROka lanean; hots, Haur Hezkuntzako mailen arteko ekintza  bost giro/espazio/gela desberdinetan(Ikerlariak, Herria, Artista, Arkitekto eta Mahai Jolasak) .
Erakusketa honetan gure hezkuntz esperientzia partekatu nahi dugu. Guretzat benetan baliogarria izaten ari da bi arrazoiengatik:  euskara testuinguru eta eredu desberdinetan ematen delako eta ikasle, irakasle eta familien arteko sortzen den kidetasunagatik.

NON: Arangurengo Kultur Etxean (Eguzki plaza)
NOIZ: Abenduaren 16tik urtarrilaren 14ra; 17:00etatik 21:00ra
Zuen gustoko izatea espero dugu.