2014/10/03

Golden 5

Golden 5 programak proposatzen du atribuzio positiboak bakarrik egitea ikasgelan. Mari Jose Lerak, programa honen aitzindaria, zihurtatzen du egunerokoan teknika txiki batzuk txertatuz berehala emaitza ikusgarriak sumatzen direla.
Horrez gain beste faktore batzuk aipatzen ditu:
  • Garrantzitsua da testuingurua zaintzea. Ikasgela polita eta goxoa bada motibatuagoak egongo dira ikasleak.
  • Umeek konpetente, autonomo eta ongi harremanduak sentitzeko beharra dute. 
  • Landu dezagun baita ere pentsatzeko era: "Ikasle onena ez da inoiz erortzen ez dena, baizik eta erori ostean zutitzen dena. Gehiagotan zutitzen dena indartsuagoa da. Eskola porrota, zentzu horretan, etsitzea da, erori eta ez altxatzea".
  • Emozioak: garatu dezagun emozio positiboek erakarriko dituen testuingurua.


Laster Nafarroako Laguntza Zentroetan formakuntza labur bat egonen da.
Egin klik hemen ARGIA aldizkariak artikulua osorik irakurtzeko.