2014/10/07

Gelako telefonoa

Ikerlarien gelan tutu luze bat dugu. Belarrian ipintzen badugu, gelako beste puntan lagun batek kantatzen duena entzuten dugu. Ametsek esaten duen bezala: "mugikor bat dirudi"
Telefono hau egitea erraza da. Elektrizitaterako tutua eta bi inbutu. Tutua sabaitik gelako punta batetik bestera  pitaz zintzilikatua dago.
Behin baino gehiago Ibai ikusi dut gora begirantz tutuaren bidea behatuz.
Aroa Mariarekin ados jartzen da entzuteko eta hitzegiteko txandak egiteko.

2014/10/03

Golden 5

Golden 5 programak proposatzen du atribuzio positiboak bakarrik egitea ikasgelan. Mari Jose Lerak, programa honen aitzindaria, zihurtatzen du egunerokoan teknika txiki batzuk txertatuz berehala emaitza ikusgarriak sumatzen direla.
Horrez gain beste faktore batzuk aipatzen ditu:
  • Garrantzitsua da testuingurua zaintzea. Ikasgela polita eta goxoa bada motibatuagoak egongo dira ikasleak.
  • Umeek konpetente, autonomo eta ongi harremanduak sentitzeko beharra dute. 
  • Landu dezagun baita ere pentsatzeko era: "Ikasle onena ez da inoiz erortzen ez dena, baizik eta erori ostean zutitzen dena. Gehiagotan zutitzen dena indartsuagoa da. Eskola porrota, zentzu horretan, etsitzea da, erori eta ez altxatzea".
  • Emozioak: garatu dezagun emozio positiboek erakarriko dituen testuingurua.


Laster Nafarroako Laguntza Zentroetan formakuntza labur bat egonen da.
Egin klik hemen ARGIA aldizkariak artikulua osorik irakurtzeko.

2014/10/01

AntxUmE bIzArdUnAk


Baziren behin hiru antxume: antxume txikia, antxume ertaina eta antxume handia; zubi bat zeharkatu

nahi zutena belar goxoa jateko. Baina zubi azpian munstro handi bat bizi zen. Nola engainatu munstroa belarra goxo-goxoa jateko?
Ipuin honek erakusten digu argitasuna eta zuhurtzia indarra baino eraginkorragoak direla. Horrez gain, ipuinak badu umore puntu polit bat.

Olalla González (moldaketa)
Federico Fernández (irudiak)
Manu López Gaseni (itzulpena)
ISBN 978-84-7681-820-6

2014/09/29

GAZTAINEN BIDETXOA

Josuk gustokoa du arearen txokoan jolastea, gehien bat lagun gutxi daudenean. Bertan gauza aunitza aurki ditzake: hizotza (kriastalezko harritxo bat), maskorrak, tamaina desberdinetako ontziak, enbudoak,
palak eta sardeak ... eta gaztainak. josuk gaztain guztiak arearen artean bilatu ditu eta gero bidtxoa egin du. bere lana bukatu eta gero beste txokobatera joan da.

2014/08/22

PIZTIAK BIZI DIREN LEKUAN

"Gau batez otso-larrua jantzi zuen Maxek eta hainbat gaiztakeria egin zituen". Bere gelan zigortua dagoelarik izugarrizko bidaia hasiko da, piztiak bizi diren lekura ailegatu arte. Ipuin honek haur literaturako urrezko lekua du. Haurrei bere barruko "mamuak" ezagutzeko, onartzeko eta gainditzeko aparta da.
Maurice Sendak
ISBN 978-84-8464-729-9