2010/03/25

KALANBREAK

Gela batean proiektuen bidez lan egiteak ezusteak dakar. Gelan egindako "kobazuloan" haurrak jolasten ari zirela barreak eta algarak entzuten genituen. Zer gertatzen zen galdetzerakoan, kobazulora sartzera gonbidatu ninduten; eta han ikusi nituen bere adatsa gorantz. Horri buruz hitzegin genuen eta nahiz eta gezurra irudi, gertaera hau eta txirristatik jeitsi eta gero izaten zituzten kalanbreak lotu zuten.

2010/03/19

TETAS

Este libro nos da la opción de conocer nuestro cuerpo de una manera natural y divertida. El texto permite que las niñas y niños se den cuenta de la importancia de la lactancia materna y provoca conversaciones muy bonitas sobre su "pasado", hermanitos...
Este título pertenece a la colección "El mapa de mi cuerpo", editada por Media Vaca que trata sobre diversas partes del cuerpo humano. Son seis títulos en los que no sólo destaca la originalidad de los temas sino, sobre todo, el tratamiento, respeto y proximidad con el que se dirigen al lector infantil. El autor de los textos y dibujos es Genichiro Yagyu.
Los otros titulos  de esta colección son: Agujeros de la nariz; Plantas de los pies; Dientes; Costras; y Ombligo.

2010/03/18

NOLA LORTU ILUNTASUNA?

Proiektuen bidez lan egiterakoan askotan gure gelako espazioa aldatu behar dugu. Gure sukalde txokoa oihal beltz batez baliatuz,kobazulo bat bezala geratu da, barruan linternekin jolasteko aukera izateko.
Lehioak ere aldatu dira. Zelofan papera jarri dugu. Badirudi eguzkiaren izpiak kolorez aldatu direla. Horrez gain paisajea beste modu batez ikusten dugu.
Gelako kortxoa itzalekin sortu diren produkzio batzuekin apaindu dugu


2010/03/15

BIDEO MOTIBAGARRIA

Bideo hau benetan polita da. Oso motibagarria izan zen eta gero ikasleak imitatu nahiean jolasten ibili ziren.

2010/03/08

TXOKOAK ETA EKINTZAK

Aste berria, ekintza berriak.
Linternekin jolasteko aukera izateko"sukalde" txokoa erabat aldatu dugu. Oihal beltz handi batekin "leitze" bat egin dugu eta barruan dena ilun dagoenez linternekin itzalak egin ahal dira. Baina eskuekin itzalak egitea zaila da, hori dela eta beste txoko batean kartulinez siluetak egiten ari gara, beste momentu batean kobazuloan jolasteko. Beste txoko batean lagunen itzalen argazkiak ditugu eta ia norena den bakoitza asmatu behar da. Galdezka eman dute saio osoa "zurea da?". Plastika txokoan kartulina beltza, edo argia ez dagoenean bezalako kartulinan koloretako puntuak egin ditugu, beno, baten bati eskua eskapatu zaio eta puntuak baino gehiago egin ditu.