2010/03/08

TXOKOAK ETA EKINTZAK

Aste berria, ekintza berriak.
Linternekin jolasteko aukera izateko"sukalde" txokoa erabat aldatu dugu. Oihal beltz handi batekin "leitze" bat egin dugu eta barruan dena ilun dagoenez linternekin itzalak egin ahal dira. Baina eskuekin itzalak egitea zaila da, hori dela eta beste txoko batean kartulinez siluetak egiten ari gara, beste momentu batean kobazuloan jolasteko. Beste txoko batean lagunen itzalen argazkiak ditugu eta ia norena den bakoitza asmatu behar da. Galdezka eman dute saio osoa "zurea da?". Plastika txokoan kartulina beltza, edo argia ez dagoenean bezalako kartulinan koloretako puntuak egin ditugu, beno, baten bati eskua eskapatu zaio eta puntuak baino gehiago egin ditu.