2010/03/03

ARGIA

Gaur gelara sartu naiz eta nekiena zihurtatu dut; klaseko ekintzak ez dira ateratzen ez badaude ongi planifikatuak. Editorialaren bat izatekotan erraza, hurrengo horria (fitxa) azaldu eta kitto. Baina ni  prisma baten bidez argiaren deskonposaketa ikustea nahi nuen (hori azaltzea fitxa bat azaltzea baino zailagoa da) eta gaizki planifikatu dudanez ikasleak ez dira adi egon.
Eskerrak haurren ikasteko gogoak handiak direla. Gelako pertsianak jeitsitak ziren eta argia itzalita baina hala ere elkar ikusten ginen. Nondik sartzen zen argia gure gelara? Argia ez dagoenean gauzak ikusi ditzakegu?
Ohial beltz baten azpian sartu gara, orduan ez genuen ezer ikusten eta horrek ikasle batzuengan beldurra sortu du.