2010/03/07

BELDURRA

ARGIA dagoenean gauzak ongi ikusten ditugu, baina argia ez dagoenean, ILUNTASUNean beldurra sortzen da. Ostiraleko asanbladan BELDURRAri buruz hitzegin genuen, beldurra bai iluntasunean eta bai argitasunean. Monstroak, buruhezurrak, krokodriloak, sorginak, zarata ezezagunak, otsoak, banpiroak ... Gelako ikasleak iluntasunean beldur direnean gurasoengana doaz, argia pizten dute edota maindireen azpian sartzen dira.
Gelan gure sentimenduendako lekua badago, horrela elkarrezagutzen gara eta errespetatzen gara.
Proiektuen bidez lan egiteak ikasleak bere sentimenduak, iritziak partekatzeko aukera gehiago ematen du; ahozkatasuna landuz.