Betidanik kostatu zait nire gela familiei irekitzea, garen bezala erakusteko beldurragatik edota euskararen aitzakia dela eta, normalean guraso erdaldun izan ditudalako. Aurten eskola berri batean egoteagatik "araua" apurtzea ausartu naiz; beraien bidaiak kontatzera bi aita eta ama gure gelara etorri dira.
Bisita hauek bai baliogarriak izan direla! Benetan polita gurasoek prestatu dituzten hitzaldiak (egokituak, dibertigarriak, argazkiz beteta, errekurtso berriekin, janaria ere ekarri zuten ...). Ikasleen jarrera oso ona izan da (galderak, errespetua ...) Hiru hitzaldiak gazteleraz izan ziren. Une hoietan beraien arteko hizkera gaztelaniako joera zeukan; nirekin euskaraz eta hitzaldia ematen zuenarekin, nola ez, gaztelaniaz, horrek erreztu zuen ikasleek galdera sakonagoak egiteko.Asko ikasi dute.
Eta nik zerbait ikasi dut; merezi du gelako atea zabalik uztea.