2010/05/09

EGIPTOKO BIDAIA

Kurtsoa bukatzeko eskola osoak proiektu bat egiteko ardatza dugu: BIDAIAK.
Bidaia bat nola egiten den ikasteko gurasoak beraien esperientzia kontatzera gonbidatu ditugu.
Aldi berean aste santuko oporrak partekatzean, haur batek kontatu zigun museo batetara joan zela eta bertan MOMIA bat ikusi zuela. "Zer da momia bat?" galdetu zuten bere klasekideek. Argi zegoen zein zen ikasleen jakinmina. Haurren interesa eta eskolaren ardatza lotu ezkero, gure hurrengo proiektua EGIPTOko BIDAIA izango da.